Empresa

Kirol teknikariak

unai-iglesias

Unai Iglesias Iturbe - Zuzendari Komertziala
1977/01/12 - Gernika (Bizkaia)

Unai Igesias Baiko Pilotako zuzendari komertziala da 2018tik. Aurretik hainbat pilota eskoletako arduraduna izan zen.

Iñigo Simón de la Torre

Iñigo Simón de la Torre - Zerbitzu Medikoetako Zuzendaria
1959/07/29 - Bilbao (Bizkaia)

1998tik Baiko Pilotako zerbitzu medikoetako zuzendaria da.

Jose Angel Balanza

Jose Angel Balanza Tobías - Material hautatzailea
1970/02/26 - Huércanos (Errioxa)

1992 urtean egin zuen debuta Asegarcen eta 2001 urtera arte izan zen pilotari profesionala.
Afizionatuetan urrezko domina lortu zuen Bartzelonako Joku Olinpikoetan eta urte berean 22 urtez azpiko munduko txapelduna izan zen.
Gaur egun material hautatzailea da eta batzutan intendente lanak egiten ditu.

Pablo Berasaluze

Pablo Berasaluze Zabala - Teknikoa
1977/09/15 - Berriz (Bizkaia)

Pablo Berasaluzek, Berasaluze VIII.ak, 1998ko otsailaren 28an egin zuen debuta profesionaletan eta 18 urte egin zituen gorengo mailan 2016an pilotari profesional izateari utzi zionera arte.
Aipatu behar da, 2013tik aurrera eta zendutako aitaren omenez, Berasaluze II.a izenarekin jokatu zuela.
Binakako txapelketan hiru aldiz geratu zen txapeldunorde eta udako torneoetan bederatzi titulu lortu zituen.
Gaur egun Baiko Pilotako teknikoa da.

Unai Apeztegia

Unai Apeztegia Petrirena - Teknikoa
1975/01/13 - Ituren (Nafarroa)

Unai Apeztegiak 1996an egin zuen debuta Asegarcerekin eta pilotari profesionala izan zen 2009ra arte. Debuta egin aurretik, Nafarroako Buruz Buruko txapelduna izan zen 1993an eta Munduko Kopako txapelduna 1995ean. 1996an ETB Binakako Txapelketa ere irabazi zuen eta debuta egin ondoren, 1999an Espainiako Bigarren mailako Binakako txapelduna izan zen eta 2002an Bigarren mailako Buruz Buruko txapeldunordea.

Etor Mendieta

Etor Mendia Zufiria - Prestatzaile Fisikoa
1968/07/10 - Lazkao (Gipuzkoa)

Heziketa Fisikoan lizentziatua (1993, Gasteiz)
Atletismoko Entrenatzaile Nazionala
Goi Mailako Errendimenduan Masterra (2005, COE Madrid)
KEMENeko prestatzaile fisikoa 1.996 urtetik aurrera
Baiko Pilotako prestatzaile fisikoa 2013 urtetik aurrera.