Enpresa
Historia

2016/10/04
Aldaketak Asegarceren talde teknikoan
Pablo Berasaluzeren altaz gain. Etor Mendia,sartzen da plantilaren prestakuntza fisikoaz arduratzeko.
Berrizko pilotari ohiak entrenamenduei ekingo die, Salva Bergarak, Rubén Belokik, eta Jose Angel Balanza “Gorostiza”k osatzen duten taldearen barruan.
Aldaketa hauekin, enpresak talde teknikoa berritu nahi du Anizeto Lazkano eta Josetxo Areitioren bajak ere kontutan izanda.

2016/10/01
Berasaluze II.ak pilota profesionala jokatzeari agur esan zion
Pablo Berasaluzek Bizkaia frontoian 2.600 pertsonen aurrean, bere 1.012. partidan, pilota profesionala utzi zuen Urrutikoetxea bikotekide izanda, Olaizola II.a eta Larunbe 22-17 irabaziz.
Berrizko pilotariak 19 urte betetzear emandako ibilbidea bukaturik agur esan zion pilota profesionalari, Asegarceko teknikoen taldean sartzeko.
Enpresak proposatutako ideia izan zen eta Pablok, Asegarceko pilotari gazteei irakaste-lan ederraren aurrean, baietz esan zuen une bat ere ez pentsatu gabe.
Prentsaurrekoan esan zuenez “ Ikaragarria izan da, agur hoberik egiterik ez dago”
Partida amaituta hasi zen omenaldia, ustekabean Ibai Zabala pilotariak aurresku bat Pablo-ri eskainita.
Ondoren makina bat opari jaso zuen; ilobek, Bizkaiko pilota federakuntzak, La Navarrak, Euskaltelek eta Asegarce berak emanda.
Enpresaren partetik, presidentea zen Pedro GarcÃa eta Karlos Argiñano ziren detaile luzatu zioten ordezkariak.
Talde hori Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusia zen Unai Rementeriak itxi zuen.
Ekitaldi hunkigarri honetan, frontoian dagoen Bizkaiko pilotari historikoen argazki galerian Berrizko irudi bat zinzilikatu zen. Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Rementeria berarekin batera egin zuen Pablok.

2016/09/13
Boletus aplikazioaren bidez sarrerak erosteko aukera ematen hasi zen
Asegarcek Bizkaia, Ogeta eta Labrit pilotalekuetan antolatzen zituan jaialdietan, sakeleko telefonoz sarrerak ordaindu ahal izateko, Boletus aplikazioa martxan jarri zuen..

2016/08/09
Urrutikoetxeak 2022rarte berritu zuen kontratua
Mikel Urrutikoetxeak Asegarcerekin 6 urterako kontratua berritu zuen enpresako Bilboko bulegoetan. Zaratamoko pilotariaren esanetan: "inongo arazorik ez da sortu negozioetan arras gustura nagoelako, izan ere, Asegarcek profesionalean jokatzeko neukan ametsa betetzeko aukera eman zidan".

2016/07/07
Asegarcek Idoate omendu zuen
Mikel Idoate pilotariak, Asegarcen 3 urte eman ondoren, omenaldia jaso zuen enpresaren partetik. Labriten joaktu zuen San Fermin Lau eta Erdiko finala jokatu baino lehen egin zen ekitaldia.

2016/06/19
Pilotarien Batzarrak Asegarce omendu zuen
Pilotarien Batzarrak Asegarce enpresa omendu zuen, erakundeak Bilboko Club Deportivoko jatetxean egin zuen XXXI.galaren barruan.

2016/06/18
Laso debuta egin zuen Labriten
Unai Lasok (Bizkarreta-Gerendiain, 1997-5-13) debuta egin zuen labrit frontoian, Asegarcerekin bi urterako kontratua sinatuta.

2016/05/28
Berasaluze II,ak garaipenaz bukatu zuen pilotari profesional gisa bere azken partida Berrizen
Berasaluze II,ak garaipenaz bukatu zuen pilotari profesional gisa bere azken partida Berrizen. Ibai zabala lagun izan zuela, 22-20 menperatu zituzten Elezkano II.a eta Untoria.

2016/05/27
Burz buruko txapeldunen bazkaria
Aro guztietako buruz buruko txapeldunak ohiko bazkarian bildu ziren Sondikako Maipu jatetxean Urrutikoetxeak eta Iribarriak jokatuko zuten finalaren bezperetan.
Gallastegi, 98 urte zituela, Ariño I.a, Atano X.a, Tolosa I.a, Galarza III.a, Arretxe, Beloki, Patxi Ruiz, Barriola, Bengoetxea VI.a, Olaizola II.a eta Urrutikoetxea egon ziren..

2016/04/21
Bilboko partidak ikusteko Bizkaiko pilota klubak gonbidatu zituen Asegarcek
Bizkaia frontoian Asegarcek antolatzen zituen jailadiak ikusteko, Bizkaiko pilota klubei gonbitea luzatzen hasi zen enpresa.

2016/02/26
Iñigo Salvidea zendu zen minbiziak jota 63 urte zituela
Enpresa sortu zenetik, gerente karguaz arduratu zen Iñigo Salvidea, pilotari ibilbideari utzi zion egunaren biharamunean.
Asegarceren barruan garrantzi handiko lana egin zuen pilotari-ohi donostiarrak. Markatutako helmugen artean pilota berriztu eta kirol profesionaletan dagokion tokia ezartzea zen.
Bere eginbeharra giltzarritzat jo daiteke Asegarceren barruan baita eskupilota profesionalean ere.

2015/12/23
Urrutikoetxea, Bizkaiko kirolaririk onena APDB ren arabera
2015ko Buruz buruko eta Lau eta Erdiko txapelduna zen Mikel Urrutikoetxea, Bizkaiko Pilotaririk Onena izendatu zuen Bizkaiko Kirol Prensaren Elkarteak. Erakunde honen sariak emateko makina bat kazetarik bozkatzen dute.

2015/09/07
Urrutikoetxeak, San Mateoko ferian, atzelari postuan jokatuko zuela iragarri zuen Asegarcek
Horrela eman zuen ezagutzera Bilboko enpresak torneoko aurkezpenean. Bikotean,Olaizola II.a izango zen aurrelaria, hilaren 20 eta 27rarte iraundu zen lehiaketan.

2015/08/23
Urrutikoetxeak ohorezko sake egin zuen Athletic Club eta F.C. Bartcelonaren arteko partidan
Athletic Club eta F.C Barcelonaren arteko San Mameseko partidan ohorezko sakea egin zuen Mikel Urrutikoetxeak. Bilboko kluba Asegarcerekin harremanetan jarri zen Mikelek Olaizola II.aren aurkako finalean (22-19) lortutako buruz-buruko txapela dela eta, omenaldi bat egin nahi izan zuelako.

2015/07/02
Bizkaiko Foru Aldundiak Urrutikoetxea omendu zuen
Uztailaren 28an, Bizkaia frontoian 2015ko buruz-buruko lortutako txapelaren meritua azpimarratu nahian, Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Unai Rementeriak Mikel Urrutikoetxeari harrera ofiziala egin zion Bilboko Kale Nagusiko jauregian.
2015/06/19
Proba bat eginda, Bengoetxea VI.ak buruz-buruko finala jokatzeari uko behar izan dio
Bizkaia frontoian proba bat egin ondoren, ezker eskuaren bere bigarren hatzean duen mina bertan jarraitzen duela baieztatuta, Bengoetxea VI.ak Olaizola II.aren aurkako buruz-buruko finala jokatzeari uko egin behar izan dio.
Araudiak agintzen duenaren arabera, hirugarren postuaz jabetuta den pilotariak jokatuko du partida. Aurtengo txapelketan Urrutikoetxea da, beraz, Mikelek Olaizola II.ari aurre egingo dio finalean.
2015/05/06
Larunberi bihotzeko ebakuntza
Arazorik gabeko bihotzeko ebakuntza egin zioten Mikel Larunberi Bilboko IMQ klinikan Ormaetxe eta MartÃnez-Alday sendagileen eskutik. Galdakaoko pilotariak hurrengo egunean jaso zuen alta eta bi aste buruan berriz entrenatzeari ekin ahal izan zion..

2015/03/07
Asegarcek Urrutikoetxea Binakako txapelketan atzelari postuan jokatuko zuela iragarri zuen
Zumaiako Zelai hotelean antolatu zen Binakako txapelketako aurkezpenean, Asegarcek Urrutikoetxeak, Olaizola II.ak lagundurik, atzelari postuan jokatuko zuela iragarri zuen.

2014/08/19
"Pilota Txokoa" izeneko mahai-inguruak sortu dituzte
Aste Nagusia torneoarekin bat eginez, pilotari buruzko mahai-inguruak martxan jarri zituzten Bilboko Jardines de Albia hotelean, abuztuaren 20, 21, 22 eta 23an.
Beraiek zabalik ziren eta edozein personak parte har zezaken.

2014/02/20
FRONTON bideo-jokua aurkeztu da
Sakeleko telefono eta tablet-erako FRONTON eskupilota lehen bideo-joku ofiziala aurkeztu zuten Bilbon. Bainet enpresarena proiektua zen eta Pulsar Concept-ek diseinatu zuen.Jokoaren helmuga kirol hau munduan zehar zabaltzea zen formato digitalaren bitartez.

2014/02/11
Aimar Olaizolak 2013ko Nafarroako Gizonezko Kirolaririk Onena Saria jaso du
2013ko Nafarroako Kirolaririk Onena Saria jaso zuen atzo Aimar Olaizolak Nafarroako Jauregian egindako ekitaldian.
Yolanda Barcinak, Foru Komunitatearen Presidentea, eta Pruden Indurainek, Nafarroako Gobernuko Kirio Institutuko zuzendaria, eman zioten aipatutako saria.
Gogoratu behar da, urte horretan Goizuetako pilotariak Buruz Buruko eta Lau eta Erdiko txapelak lortu zituela, baita Biarritz, Bilbo, Donostia eta Bost t´Erdiko binakako torneoak ere.

2013/12/20
RICO IV.ak URTE BATERAKO BERRITU DU KONTRATUA ASEGARCEREKIN
Jorge Rico y Asegarce han llegado a un acuerdo para la prórroga del contrato por un año, por lo que el pelotari de Cenicero permanecerá unido a la plantilla de la empresa hasta diciembre de 2014.

2013/12/19
LEMUNOK URTE BATERAKO BERRITU DU KONTRATUA ASEGARCEREKIN
Stephan Lemunoeau y Asegarce han llegado a un acuerdo para la prórroga del contrato por un año, por lo que el pelotari nacido en Bogotá permanecerá unido a la plantilla de la empresa hasta diciembre de 2014.

2013/07/16
Presentación del Torneo Biarritz Plaza Berri Masters Pro
Dos parejas de Aspe formadas por Mtz. de Irujo-Zabaleta y Xala -Zubieta y otras dos formadas por Olaizola II-Beroiz, y Bengoetxea VI-Albisu representando a Asegarce, lidiarán los dÃas 13, 16 y 18 de agosto en el frontón Plaza Berri de Biarritz por el tÃtulo de la primera edición de este torneo que ha sido presentado esta mañana en el mismo frontón con la presencia de Michel Poueyts, concejal de Deportes y Juventud, Jean Paul Driolet, presidente del club Berritztarrak, representantes de Asegarce y Aspe y los pelotaris participantes.
El dÃa 13 se jugará la semifinal entre Xala-Zubieta y Mtz. de Irujo-Zabaleta, el 14 lo harán Olaiozla II-Beroiz y Bengoetxea VI-Albisu y el 18 se jugará la final.

2013/07/05
KONTRATUEN BERRITZEA ASEGARCEN
Asegarceko hiru pilotarik beren kontratua berritu dute empresarekin. Taintak eta Untoriak bi urterako eguneratu dituzte eta Markinako pilotariak, aldiz, urte bakar baterako.

2013/05/28
VICTOR ESTEBAN ETA ASEGARCE BI URTERAKO SINATZEKO AKORDIO BATERA IRITSI DIRA
Ezkaraiko pilotaria eta Asegarce bi urterako profesional mailako kontratua sinatzeko akordio batera heldu dira.
Aspen jokatzen duen Gorka Estebanen anaia den aurrelari errioxarrak, 20 urte bete ditu eta gaztea izan arren, makina bat tituluren jabe da.Hona hemen garrantzitsuenak :
2013ko GRAVNeko binakako txapelduna senior mailan.
2012ko 22 urte azpiko Munduko txapelduna
2010eko El Diario Vascoko torneoko txapelduna gazte mailan
2010eko 22 urte azpiko Espainiako Txapelduna
2010eko Errege Kopako txapelduna senior mailan.

2013/04/03
IDOATE ASEGARCEKO KAMISETAZ JANTZITA DAGOENEKO
Mikel Idoatek hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatu du Asegarcerekin. Txantreako pilotaria datorren larunbatean agertuko da enpresa berria ordezkatuz, Apraizekin batera Urrutikoetxea eta Beginoren aurka jokatzeko.

2013/03/14
PABLO BERASALUZE, BERASALUZE II.a IZANGO DA HEMENDIK AURRERA
Pablo Berasaluzek, enpresari egindako eskarea formalaren bidez eta beraiazko desioa azalduz, egun duen kirol izena, hots, Berasaluze VIII.a, bere aitari omendu nahian aldatuko duela, Berasaluze II.a izenera pasatuz.
Aldaketa hau hurrengo asteetan gauzatuko da arlo guztietan izango delarik; kamiseta, publizitatean, partidei buruzko edozen informazioan, etabar.
2016rarte kontratua berritu
Era berean, goizean, 2016rarte Asegarcerekin lotuko duen kontratua sinatu du pilotari berriztarrak. Horrela, Pablo urte horretako apirilaren 30erarte izango da Bilboko enpresaren pilotarien taldean.
2012/12/27
LARUNBE PILOTARI BIZKAITARRAK ASEGARCEREKIN FITXATU DU
Mikel Larunbe pilotari bizkaitarrak (Galdakao,1993), Asegarcerekin bi urterako – 2013ko urtarrilaren 1tetik hasita- lotuko duen kontratua sinatu du goizean.
Eskuratu dituen tituluen artean, honako hauek daude: 2012ko El Diario Vasco torneoa, 2010ko GRAVN lehiaketa eta 2010eko Euskal Herriko Txapelketa.
Mikelek urtarrilaren 5ean Bilboko Bizkaia frontoian izango den jaialdian egingo du debuta, Olaizola I.ak lagunduta, Saralegi eta Apraizi aurre egingo dielarik.

2012/12/21
ASIER OLAIZOLAK BERE KONTRATUA URTE BATEZ BERRIZTATU DU ASEGARCEREKIN
Asier Olaizolak Asegarcerekin zuen hitzarmena, urte batez beriztatu du, enpresarekin inongo arazorik izan duten negoziazioen bidez. Beraz, Goizuetako pilotaria 2013ko abendurarte egongo da plantillian.

2012/08/15
ELEZKANO II.AREN DEBUTAK ZABALDUKO DU ASTE NAGUSIA TORNEOA
Aste Nagusia pilota torneoak, hasiera berezia izango du datorren larunbatean, hilak 18, Danel Elezkanok, Elezkano II.a, pilotari bizkaitarrak egingo duen debutarekin. Ibai Zabalak lagundurik, Aspeko bikotea osatzen duten Ezkurdia eta Peñagarikanori aurre egingo die feriako lehenengo partidan.
Zaratamo-ko (Bizkaia) aurrelariak, Ruben Beloki eta Jose Angel Balanzaren begiradapean entrenatu da eta bere ibilbidea ikusita, kirol zuzendaritzak Bilboko torneoan profesionaletara jauzteko une egokia dela erabaki du.
Danel, pilotari zentratua eta serioa da jokatzerako orduan. Ezker esku bortitza du eta oso bolea indartsuaren jabea da" dio Huercanoseko teknikoak.
Pilotari gazteak -18 urte baino ez ditu-, hainbat titulu dauka, beste batzuen artean: 2011ko Euskadiko Binaka gazte mailan, 2011ko El Diario Vasco-Bankoa etorkizun oparoa duten pilotarien mailan eta 2011ko buruz buruko Baque torneoa gazte mailan.

2012/05/23
ASEGARCEKO KONZENTRAZIOA BIASTERIN
Urtero legez, Asegarceko pilotariek egonaldi-batzarra egingo dute atseden hartzeko, pilotalekuetatik at, elkarren arteko harremanak sendotzeko eta zenbait ekintza eta hitzalditan parte hartzeko.
Aurten, ekainaren 18, 19, 20 eta 21ean, Biasteriko Hotel Villa Laguardia-n izango dira Asegarceko pilotari guztiak, talde teknikoa eta enpresako zuzendaritzako kideak.
Lau egunotan hainbat gauza egingo dute pilotariek: ariketa fisiko arinak , jolas ezberdinak polikiroldegian, herri historikoan zehar ibilalditxoak, eta pilotalekuan, herriko pilota eskolako mutiko-neskatxoekin egotea.
Guzti horretaz aparte, kirolariek hotelak eskaintzen duen “Wine Oil Spa Villa de Laguardia” tratamenduz gozatzeko aukera izango dute, hau da, ardo eta olioz egindako erlaxatzeko zerbitzuaz. Aldi berean, osasuna zaintzeko beste baliabide daude, esaterako; masaiak, ur-terapia, igerilekua eta a bar.
Beste aldetik esan, 19an, taldearen argazki ofiziala egingo dela, baita 2012-2013rako ekipamendu berriaren aurkezpena ere. Ekitaldi hau komunikabideetarako zein publikoari izango da.

2012/04/26
ZURE IPHONETIK ZUZENEKO ESTEKA GURE WEB-ERA
Hemendik aurrera, gure web-gunera zuzeneko eran sartu ahal izango duzu zure iPhoneko hasierako pantailiatik.
Erraza da oso. Sartu interneteko nabigatzailean, gure web bilatu eta agertzen denean azpikaldean dagoen gezian sakatu. "Añadir a pantalla de inicio" aukeratu eta kito. Gure izena jartzea baino ez duzu faltan. Era honen bidez, gure "site"an sartzeko, ez duzu bestelako ekintzarik egin behar.

2012/04/23
ASEGARCE ETA ASPEKO KAMISETA BERRIAK AURKEZTU DITUZTE
Asegarce eta Aspeko pilotariek badituzte kamiseta berriak dagoeneko. Eguerdian Arrasateko Astore egoitzan aurkeztu dira komunikabideen aurrean, eta horretarako, datorren Euskadi Goza ezazu Bibakako finala jokatu duten Xala, Laskurain, Titin III.a eta Merino II.a egon dira.
Asegarceko elastikoak erakusteko; Olaizola II.a, Beroiz, Berasaluze VIII.a eta Albisu egon dira.
Ekitaldian, Astorek sekulan egin ez dituen kaleko pilota jantziak ere ikusi ahal izan dira, horien artean sudaderak eta aisialdirako kamisetak.
Kantxan ikusiko diren lehendabiziko aldia, datorren 29an Bizkaia frontoian jokatuko den finalean izango da.

2011/12/30
BEGINO BERE KONTRATUA LAU URTEZ BERRIZTATU DU
Asegarce eta Aritz Begino Auzako atzelaria enpresan beste 4 urtez jokatuko duenerako kontratua berriztatzeko akordiora heldu dira. Beraz, Aritz 2015eko abenduaren 31rarte egongo da Bilboko enpresaren plantilian.

2011/12/27
RUBEN BELOKI, AFIZIONATU ALORREKO ARDURADUN TEKNIKOA IZANDO DA ASEGARCEN
Pilotari gisa bere ibilaldia bukatu eta gero, hemendik aurrera, Ruben Beloki afizionatu arloko ardurandun teknikoa izango da Asegarcen.
Kargu berri honetan etorkizunean plantili profesionalean joka dezaketen pilotari amateurren segimendu eta prestaketa teknikoa egingo du Burlatako atzelari ohiak. Eginkizun honetarako, Jose Angel Balanza, "Goros",-ren "ekarpena edukiko du, izan ere, lehenago ere, intendentearen lanak burutzeaz gainera, sail horretan lan egiten zuen.

2011/12/03
JAUN BATI MEREZITAKO AGURRA
Oso gutxitan ikusten da frontoi batean 1.000a baino gehiago persona zutik eta ixilik egonez pelotari bati ohorezko aurresku eskaintzen zaionean. Ba, horitxe getatu da arratsalde honetan Iruñeko Labit pilotalekuan ia 20 urtez pilotari bezala aritu den Beloki pilotariari Omenaldi eta Agurra ekitaldian.
Aurresku bukatu eta gero, ikaragarrizko txalo zaparada jaso du Burlatako atzelariak ezin izkutatu izan diren malko batzuk askatu dituelarik.
Aitzitik, aurreneko tarte hauek gertatu dituela Rubenek partidu ona jokatu du, kolpe txukuna erakutsiz, txokora jaitsiz eta txapagainekoak botaz. Azpimarratzekoa izan da gantxoz lortu duen tanto bat.
Partida amaitu ondoren makina bat opari hartu du, enpresak, feferazioa, eta lagunek eskainita.

2011/08/03
BERASALUZE VIII.AK ASEGARCEREKIKO KONTRATUA BI URTEZ BERRIZTATU DU
Pablo Berasaluzek eta Asegarcek bat egin dute Berrizko pilotariak bi urtez gehiago enpresan jarrai dezan.
Egungo kontratuak hilaren 30ean zuen amaiera, hortaz Berasaluze VIII.ak 2013ko abuzturarte jokatuko du bilboko enpresan.
2011/06/14
ARETXABALETAREN DEBUTA LASTER IZANGO DA
Andoni Aretxabaleta pilotari markinarrak uztailaren 17an egingo debuta bere herrian, Karmenak direla eta jaietan.

2011/06/06
TAINTAK ETA UNTORIAK ASEGARCEN JOKATUKO DUTE
Iker Taintak (Barañaian-Nafarroa),eta Alvaro Untoriak (Náxera-Errioxa) debuta egingo dute Asegarcen datozen egunetan. Aurrelari nafarrak ekainaren 25ean Iruñean profesionaletara pasatuko da, eta errioxarrak berriz uztailaren 2an Naxeran.

2011/06/02
BEROIZEK ASEGARCEREKIN FITXATU DU
Asegarce eta Mikel Beroiz zenbait aldiz mintzatu eta gero, akordio batetara heldu direla adierazi du enpresa, baita datozen egunetan Uharteko pilotaria bere taldean arituko dela ere.

2011/03/19
Primer partido en el frontón Bizkaia
El frontón Bizkaia albergó su primer partido.Fue el correspondiente a la liguilla de cuartos de final de parejas entre Mtz. de Irujo-Merino II y Olaizola II-Begino. Los primeros vencieron por 22-12.

2011/03/05
El frontón Bizkaia de presenta en sociedad
El sábado 11 de marzo de 2011 se inauguró oficialmente el frontón Bizkaia de Bilbao con la presencia del Diputado General de Bizkaia, Jose Luis Bilbao, Iñaki Azkuna, Alcalde de Bilbao y los tres campeones manomanistas vizcaÃnos, Hilario Azkarate, Jesús GarcÃa Ariño e Iñaki Gorostiza.
El acto tuvo un carácter público por lo que cientos de personas asistieron al mismo. El saque de honor lo hizo GarcÃa Ariño y Gorostiza ha sido el que lo restó.
Al final se ofreció un ágape a todos los asistentes.

2011/01/25
ASEGARCEK AFIZIONATU SAILEKO KOORDINATZAILE IZENDATU DU JOSE ANGEL BALANZA
Egun Asegarceko intendentea den Jose Angel Balanza, "Gorostiza" ezizenez ere ezagututa, afizionatu saileko koordinatzaile izendatu zuen atzo enpresak. Beren eginkizunen artean honako hauek daude; pilotari amateurren jarraipen eta erakartzea, txapelketa garrantzitsuenetan egotea eta klubeekiko harremanetaz arduratzea. Nahiz eta lan berri honetan ihardu, Jose Angel Balanzak intendente lanak egiten jarraituko du.

2011/01/13
PATXI RUIZEK BI URTETARAKO BERRIZTATU DU ASEGARCEREKIKO KONTRATUA
Patxi Ruizek 2014 urterarte jarraituko du Asegarce enpresan 2012an bukatzen zen kontratua 2 urte gehiago berriztatu duelako. Hitzarmen hau dela eta 16 denboraldi emango ditu Lizarrako pilotariak, izan ere 1998 urtean egin zuen debuta bilboko enpresan.

2010/10/12
ASEGARCE FACEBOOKEN DAGO JADANIK
Asegarce egungo gizarte sareen munduan sartu da eta facebooken bere orria sortu du.
Hemendik aurrera eta webarekin lotuta, informazioa azkarragoa helduko zaie pilotazaleei eta gainera Asegarce eta beraien arteko komunikazioa bi norabideetan zabalduko da.
Berriak, partiduen karteldegia, emaitzak, argazki albumak, pilotariei elkarrizketak, zozketak eta horrelako gauzak eskainiko zaizkie kirol honen zaleei komunikazio plataforma berri honetan.

2010/09/07
FRONTON ANTENA 3EKO NITRO KANALEAN KUSI AHAL IZANGO DA ESTATU OSOAN
Datorren larunbatetik aurrera FRONTON programa Antena 3eko Nitro kanalaren bidez ikusi ahal izango da estatu osoan.
Bada tarte txiki bat pantailan ez dala azaldu eta orain bestelako zabalkuntzaz eskeiniko ditu partiduak hala nola pilotari buruzko informazioa.
Orain arte bezala larunbatero 18:00etatik 20:00 etara ikusi ahal izango dute pilotazaleek, eta ibilbide berri hau hasteko Hondarribin jokatuko den Mtz. de Irujo-Beroiz eta Titin III.a-Barriolaren arteko neurketa eskeiniko du Nitrok.
Era berean esan behar da, San Mateotan ere izango dela Antena 3eko kanal hau, hilak 18 eta 25 hain zuzen ere.

2010/07/17
ASEGARCEK ADIN-NAGUSITASUNA BETE DU
18 urte igaro dira 1992ko uztailaren 17an dozena bat inguru pilotarirekin batera Asegarce sortu zenetik.
Aurkezpena bera Euskadiko Pilota Federakuntzak Abadiñon duen egoitzan gauzatu zen eta bertan kirolari taldearekin batera orduan presidentea zen Iñaki Aseginolaza izan zen.
Egun hartantxe lehen jaialdia antolatu zen Zornotzako Amorebieta IV.a pilotalekuan jokatu zen.
Partiduak eta emaitzak honako hauek izan ziren:
Bengoetxea IV.a-Salvidea 18
Ariznabarreta-Maiz II.a 22
Bergara II.a-Errandonea 22
Alustiza-Arretxe 15
2010/06/18
ALBISUK ASEGARCEREKIN FITXATU DU
Ataungo Jon Ander Albisu pilotariak bi urterako kontratua sinatu du Asegarcerekin, 2012ko uztailararte lotuko duena hain zuzen ere.
Kolpeko pilotaria da bolea ona ere duelarik.
Bere aurkezpen ofiziala Asegarceko Deban egingo duen kontzentrazioan izango da eta bere debuta uztailaren 3an Tolosan izango da.

2010/06/15
RICO IV.AK ASEGARCEREKIN FITXATU EGIN DU
Jorge Rico, pilotari errioxarra, bi urtez Asegarcerekin lotuko duen akordio batetara heldu da. Honela Ceniceroko aurrelariak 2012ko ekainaren 26rako bilboko enpresan jokatuko du.
Aurkezpen ofiziala Asegarcek Deban (Gipuzkoa) Aisia Deba hotelean, 21etik 24rararte burutuko duen konzentrazioan egingo da.
Aipatu beharra dago beste tituluen artean, GRAVNko 22 urte azpiko eta gazte mailakoak daudela, hala nola Espainiako 22 urte azpikoa dituela.

2010/04/27
ASEGARCEK LEMUNO FITXATU DU
IPARRALDEKO PILOTARIAK TOLOSAN EGINGO DU DEBUTA ESKUZ BANAKAKO PROMOZIO TXAPELKETAN ARRETXE II.A ORDEZKATUZ
Stephane Lemouneauk datorren astelehenean Tolosan profesional mailan debutatu egingo du Asegarcerekin bi urtetarako kontratua sinatu ondoren.
Bogotan jaio eta egun Angelun bizi den 24 urtetako pilotari honek Arretxe II.a ordezkatuko du Eskuz Banakako Promozio Txapelketan.
Stephanek 24 urte ditu, aurrelaria da eta bere palmaresean honako tituluen jabe da:
2010eko Euskadiko Ligako banakako txapelduna, 2009ko Nafarroako banakako txapeldunordea eta 2009ko Europako Kopako txapeldunordea.
Lemunok azken bost hilabete Asegarceko puntako pilotariekin entrenatzen eman ditu, beste batzuen artean, Olaizola II.a, Patxi Ruiz edota Olaizola I.a izan direla.

2010/03/18
BELOKIK BI URTEZ BERRIZTATU DU ASEGARCEREKIKO KONTRATUA
Ruben Belokik 2012 urterarte jarraituko du Asegarcen martxoaren 19an bukatzen zen kontratua bi urtez berriztatu ondoren.
Eskuz Banaka lau aldiz bere burua txapeldun izendatu duen pilotari nafarrak 1993ko martxoaren 18an fitxatu zuen Bilboko enpresarekin Reur (Eskulari eta Pilotaberri) elkartetik etorrita. Bere lehen partida Bartzelonako Vall d´Hebron pilotalekuan jokatu zuen eta bertan Beraga II.ak lagunduta 22-17 amore eman behar izan zuten Bengoetxea IV.a eta Arretxeren kontako neurketan.

2009/12/16
ASEGARCEK KALEKO ARROPAREN SAILA AURKEZTU DU
Esku pilota kirolari aize berriak eman nahian eta berau beste esparruetara zabaltzeko asmoz, Asegarce enpresak Asegarceko Arropa Saila aurkeztu du.
Pilotarien taldeko ekipamendu ofizialarekin alderatuta erabat ezberdina da diseinuz zein konzeptuz. Nagusiki ume eta gazteentzako zuzendarik baldin bada ere, pilotazale oro du helmuga.
Kamiseta berriok site honetako on-line dendan
ikus daitezke.

2009/11/19
FRONTON PROGRAMA DIGITAL PLUS-EN BIDEZ IKUSI AHAL IZANGO DA
Larunbat honetatik aurrera, azaroaren 21, FRONTON Saioa DIGITAL PLUS-en bidez ikusi ahal izango da.
Digital Plusen abonatuak 95 kanalean gozatu ahal izango dira programaz.

2009/11/17
ASTOREK PILOTARIENTZAKO ZAPATILIA BEREZIAK AURKEZTU DITU
Asegarceko plantiliarako ekipamendu ofiziala hornitzen duen Astore enpresak, profesional mailako pilotarientzat zapatilia bereziak aurkeztu ditu eguerdian Arrasaten duen egoitzan.
Oinetakoa ahalik eta hoberen gauzatzeko hogei pilotari baino gehiago aritu dira hainbat pilotalekutan helmuga beraiei pilotan jokatzeko oinetako berezia sortu asmoz eta
behar funtzional guztiei erabateko arreta emanez.
Aurkezpen buruan, Esteban Uribesalgo, Astoreko Zuzendari Nagusia, Patxi Mutiloa, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria eta Iñaki Ugarteburu, Gipuzkoako Kirol Diputatua egon dira.

2009/10/01
FEDE ARRIBILLAGA HIL EGIN ZEN
Palista ohia zen Fede Arribillaga joan zen asteartean hil egin zen Gurutzetako Hospitalean meningitisak jota igandean sartu eta gero.
Etxalarreko palistak 1993ko ekainaren 1etik 1996ko martxoaren 23rarte Asegarcerekin jokatu zuen eta banaka zein binakako makina bat titulu lortu zuen debutatu egin zuenetik.
Eskuma indartsua oso zeukan eta jokatzeko era arras klasikoa zen. Bere garaian Iturri izango ez balitz, onena izango litzateke.

2009/06/25
MENDIZABAL II.AK HIRU URTEZ BERRITU DU KONTRATUA ASEGARCEREKIN
Oier Mendizabalek, Mendizabal II, hiru urtez berritu du Asegarcerekin zuen kontratua, 2012rarte iraunduko duen hitzarmena alegia.
Asegarceko pilotaria 2005eko ekainaren 18an hasi zen enpresarekin jokatzen eta kontratu honen bidez zazpi urte emango du orain arte egon den pilotarien plantilla berberan.
Sinadura 13:00 etan gauzatu zen atzo Asegarceko bulegoetan, akordiora heltzeko negoziazioak bide onetik joan dira bi alde pozik geratu direla.

2009/06/17
BENGOETXA VI.AK 2015ERARTE BERRITU DU KONTRATUA
Oinatz Bengoetxeak 2015eko apirilaren 30erarte berritu du Asegarcerekin duen kontratua.
Leitzako pilotariak 2012rarte zuen aurreneko hitzarmena eta negoziazio azkar eta arazorik gabekoak gauzatu eta gero akordio on batetara heldu dira bi aldeak.

2009/06/15
ASEGARCEKO PILOTARIEN EGONALDIA ORION
Urtero lez, Asegarceko pilotariek egonaldi-batzarra egingo dute atseden hartzeko, pilotalekuetatik at elkarren arteko harremanak sendotzeko eta zenbait ekintza eta hitzaldietan parte hartzeko.
Aurten ekainaren 15, 16, 17 eta 18an Orioko Aisia Orio Hotel Bainuetxean izango dira Asegarceko pilotari guztiak, talde teknikoa eta enpresako zuzendaritzako kideak.
Lau egunotan hainbat gauza egingo dute pilotariok:
ariketa fisikoak hondartzan, jolas ezberdinak polikiroldegi eta pilotalekuan, herriko pilota eskolako mutiko-neskatxoekin egon, etabar.
Birika eta bihotzeko reanimazioari buruzko hitzaldi bat bat ere Izango da Asegarceko medikua den Iñigo Simonek eta Samaniego sendagileak emanda.
Egonaldia osteguneko 15:30 etan bukatuko da.
2009/04/30
ASEGARCEK URRUTIKOETXEA FITXATXEN DU
Mikel Urrutikoetxea pilotari bizkaitarrak Asegarcerekin hiru urtez lotzen duen kontratua sinatu du eguerdian Asegarceko Bilboko bulegoetan, bere aita Jabier Urrutikoetxea eta Iñigo Salbidea, Asegarceko gerentea, bertan izan direla.
Zaratamon jaio den mutil puska hau -1,89 metroko altuera du- 2012 urterarte izango da Bilboko agentziaren pilotarien koadroan eta egun pilotarekin batera Magisteritza ikasketetan dihardu.
Bi aldeek diotenez, berbaldiak atseginak izan dira oso eta hitzarmena gogobetekoa suertatu da denentzat.
Debuta ekainaren erdialdera gauzatuko da pilotalekua oraindik zehazteke delarik.

2009/03/09
ONGI ETORRI HODEI
Gaixotasun batek jota ia bi urte frontoietatik kanpo egon ondoren, Hodei Beobide berriro ere azaldu da kantxan Tolosako Beotibar pilotalekuan hain zuzen ere.
Publikoak txalo bero batez hartu du Ubideako pilotaria jaialdiko gainerako pilotariak alboan zeukala. Ondoren Asegarceko pilotari guztien partetik bere aitak txapel bat eman dio hunkituta zegoen semeari, bordado hau azalduz: BIZITZAKO TXAPELKETA GOGORRENARI AURRE EGITEAGATIK –TXAPELDUN.
Hainbeste denbora jokatu barik arren txukun aritu da Asegarceko pilotaria nahiz eta huts batzu egin eta pilotari jartzea zaila izan zaion.

2009/01/27
SARI BAT BERASALUZE VIII.ARENTZAT
Pablo Berasaluzek 2008.urteko pilotaririk garrantzitsuenari saria jasoko du ostegun honetan 19:00etatik aurrera Bilboko Euskalduna Jauregian Euskal Kirol Federazioen Batasunaren galan.
Erakunde hau 50 elkartek inguru osatzen du federakuntza bakoitzak saria jasotzeko kirolari bat aurkezten duelarik.
Pilota sailan, Euskadiko Pilota Federakuntzak Asegarcekoa den Berasaluze VIII.a proposatu du saria jasotzeko pilotaria.

2008/12/19
IMANOL AGIRREK URTE BATEZ SINATU DU ASEGARCEREKIN
Agirre pilotari bizkaitarrak 2009ko abendurarte jarraituko du Asegarcen, Bilboko enpresarekin inolako arazorik gabeko negoziazioak egin eta gero.

2008/09/29
BERASALUZE VIII.AK BESTE HIRU URTEZ SINATU DU
Pablo Berasaluze VIII.a beste hiru urtez Asegarcen egoteko akordio batetara heldu da bilboko enpresako zuzendaritzarekin. Hitzarmena eguerdian gauzatu da sinadura baten bidez Asegarceko Bilboko bulegotean arazorik gabeko negoziazioak tarte izan direla.
Aipatu behar da joan den martxoan Berrizko pilotariak eta enpresak urte baterako kontratua sinatu zutela, baina orain pilotariaren errendiminduaren aurrerapena dela eta, enpresak berrenegoziatzea erabaki du.
Gauzak honela aurrelari bizkaitarrak 2011rarte izango da Asegarcen.

2008/06/16
ASEGARCEKO PILOTARI TALDEA LEKEITIORA HELDU DA MALETA ETA TXAPEL BAT BESAPEAN
Asegarceko pilotariak atzo arratsaldez heldu ziren Enperatriz Zita hotel bainuetxera
ekainaren 16, 17, 18 eta 19ean 2008ko konzentrazioan parte hartzeko.
Urtero egiten den bilera honetan enpresako pilotari, teknikari eta zuzendaritza biltzen dira pilotalekuetako girotik atera, komunikazioa landu eta erabateko ez den atsedenaz disfrutatzeko helburuarekin.
Egonaldi honen barruan asteazkenean, hilak 18, 2008-2009 denboraldiko pilotari taldearen argazki ofiziala egingo hala nola Astore kirol jantzi berrien aurkezpena.

2008/05/21
BERROGEITAMAR IKASLE HOLANDAR PILOTA IKASTEN OGETAN
Holandako Arnhem hiriko Olimpus College-ko hamalu eta hamazazpi arteko urtetako berrogei eta zazpi ikasle Ogeta pilotalekuan izan dira gaur eguerdian Asegarceko hainbat pilotariren entrenamendua ikusten.
Ekintza Gasteizko Ekialdea institua eta aipatutako ikastexe holandarrak egindako ikasle trukearen ondorioz suertatu da.
Mutil-neskek pilotariek takoak nola ipintzen dituzten, beroketa saioa eta Berasaluze VIII.ak, Urrizelkik, eta afizionatu mailan eta Asegarceko teknikarien begirapean dauden Ricok eta Diez jokatu duten partida ikusi dute.
Eurek ere ondo pasatu dira kantxan pilota bigunez arituz, profesionalek jokatutako partida gehien gustatu zaien arren.

2008/04/30
OLAIZOLA ANAIEK ASEGARCEREKIN KONTRATUAK BERRITU DITUZTE
Asier Olaizolak eta Aimar Olaizolak, egun eskuz banakako txapelduna, Asegarcerekin zeuzkaten kontratuak berritu dituzte lau eta sei urterako hurrenez hurren.
Asierrek hitzarmena 2009ko abendurarte zeukan sinatuta eta honela 2012ko abendurarte dauka berria.
Aimarrek aldiz, kontratua 2012ko abendurarte zuen, baina izenpetze honen bidez 2018rarte izanen du hitzarmena.

2008/04/28
HYUNDAI ETA BAINETEN ARTEKO HITZARMENA
Datorren asteartean, hilak 29, Bilboko Hotel Abandoko Costa Vasca aretoan, Hyundai eta Baineten arteko hitzarmenaren sinadura aurkeztuko da komunikabideen aurrean, Asegarce eta Aspeko pilotari hoberenak eta Hyundai eta Baineten ordezkariak bertan izango direla.
Bat egite honen ondorioz, Hyundai enpresak hainbat automobil utzi egingo du Esku Pilota Enpresen Ligaren pilota profesionaleko kotxe ofizial moduan.
Bestaldetik esan behar da aste honetan pilota aukeraketak daudela:
Eugi eta Olaizola I.aren arteko pilota hautakaketa asteazkenean 11:30etan izango da Labrit pilotalekuan.
Txapeluna eta Bengoetxea VI aldiz, asteazkenean 16:30etan gauzatuko dute materialaren da Eibarko Astelenan.

2008/04/15
ASEGARCEK TXARTELDEGITIK PASATU GABEKO SARRERA EROSTEKO SISTIMA ABIAN JARTZEN DU
Astelehenaz geroztik edozein pilotazalek Asegarceko pilota jaialdietarako sarrera erosi nahi izanez gero etxetk eta txarteldegitik pasatu gabe egin ahal izango du ticktackticket sistimari esker.
Orain arte webaren bidez erreserbak egiteko aukera baino ez zegon baina aste honetatik aurrera zaleek jaialdia ospatu baino egun batzu lehenago, telefonoz deitu behar ez eta txarteldegitik bera pasatu gabe erosi ahal izango dituzte sarrerok.
Billeteak ordaintzeko modua Visa eta Mastercard da eta ticktackticket-ek hitzartu duen hainbat saltokitan bildu ahal izango dira.
Berrikuntza horrekin Asegarce pilota kudeatzeko orduan punta-puntako enpresa nabaritzen da berriro ere, kaso honetan pilotazaleei sarrerak erosteko modua erraztuz.

2008/04/08
ASEGARCEK IBAI ZABALA ATZELARI BIZKAITARRA FITXATU DU
Ibai Zabala Asegarceko pilotari taldean sartu da gaur eguerdian Gasteizko Asegarceren bulegoetan kontratua sinatu eta gero.
Berrizko atzelariak hiru urtetarako hitzarmena gauzatu du Bilboko enpresarekin debuta egiazteke delarik.
Egun Bizkaian dauden atzelaririk onenetarikoa dugu eta Asegarceko teknikoek ikusi ahala fitxatzeko asmoa agertu zuten.
2006 eta 2007ko tartean arazoak euki zituen eskuetan eta horren ondorioz lehiaketetik kanpo geratu behar izan zen. 2008ko urtean berriro ere kantxan aritu zen eta Euskadiko Binaka Txapeldunorde geratu zen.
Bere ezaugarri teknikoen artean eskubi indartsua, pilotarekin bat egiteko erraztasuna eta segurtasuna ditugu.

2008/02/26
BEGINOK LAU URTERAKO KONTRATUA SINATU DU ASEGARCEREKIN
Aritz Beginok Asegarcerekin lotuko duen lau urtetarako kontratu berria sinatu du goizean Gasteizko enpresako bulegoetan.
Hitzarmena honen bidez 2011urteko bukaerarte izango da enpresan Auzako pilotaria.
Esan beharra dago bi aldeak pozik azaldu direla ekitaldiaren ondoren.

2008/02/19
RAI ASEGARCEREKIN BESTE URTE BAT
Raimundo Blancok Asegarcerekin urte batez lotzen duen kontratua berritu du.
Esainek ez du Asegarcen jarraituko
Iñaki Esain Urbeltzek Asegarcerekin zeukan harremana etendu da zuen kontratua berritu izan ez delako.
Burlatako pilotariak joan den 11an Tolosan jokatu zuen azken norgehiagoka Albizurik lagunduta Agirre eta Apraiz 14-18 menderatu zituztela.
Esainek 1998ko otsailaren 27an debuta egin zuen Iruñean eta bere palmaresean 1998ko bigarren mailako eskubanaka txapela eta 2003ko lau eta erdiko nafarraren tituluak dauzka.

2007/12/26
UNANUEK ARRATSALDEAN AGUR ESANGO DIO PILOTARI TOLOSAKO BEOTIBARREN
Mikel Unanuek arratsaldean pilotan azken partidua jokatuko du Tolosako Beotibar pilotalekuan izango den jaialdian. Añorgako ezkertiak pilotan 20 urteko ibilbide luzeari amaiera jarriko dio 39 urte dituela 1987ko abuztuaren 1ean Zarauzko Zinema pilotalekuan hasi zenari hain zuzen ere.
Asegarceko aurrelariak titulu mordoska dauka bere eskuetan: 1999ko lau eta erdiko txapelduna, 1998ko binakako txapelduna, 1995ko lau eta erdiko txapeldunordea eta 1991, 1995 eta 2000ko binakako txapeldunordea, besteak beste.

2007/12/13
ASEGARCE.COM-EK DENDA ZABALDU DU
Asegarce.comeko dendak ateak zabaldu ditu pilotazaleok hainbat gauza seguru eta modu azkarrean erosi ahal izateko.
Gure lehen erakustokian kamiseta ofizialak, prakak, eskumuturrekoak, pilotak etabarreko gauzak dituzue eskuragarri.
Kirol honen jarraitzaileentzako baliogarri eta interesgarria delakoan gaude eta edozein iradokizun bota nahiz izanez gero zalantzarik ez euki eta bidal iezaguzue.

2007/11/26
KONTRATU BERRITZE ANDANA ASEGARCEN
Iragan astetan gauzatu diren negozazioen ondoroz Patxi Ruiz, Otxandorena, Agirre eta Peñagarikanok beren kontratuak berritu dituzte Asegarcerekin.
Patxi Ruiz eta Otxandorenaren kasuetan bost urtetako kontratu berri bana sinatuko dute, 2012rarte Asegarcerekin lotuta mantenduko dituena alegia.
Peñagarikanok berriz, 2010rarte enpresan izango da egungo kontratua berritu eta gero.
Bestalde, Agirrek 2008ko amaierarte jarraitzeko bat egin du enpresarekin.
2007/09/16
ASEGARCE GARAILE SAN FRANCISCON
Asegarceko bikotea osatzen duten Mendizabal eta Oteizak San Franciscon jokatzen ari den Estatu Batuetako I. Pilota txapelketako Irekiaren txapela lortu dute Aspeko bikotearen diren Uriarte eta Arizmendiri 22-21 irabazi ostean.
Partidu erabat orekatuta gertatu da eta emaitza Arizmedizi txapabehera ihes egin zaion pilota bategatik suertatu da.
2007/08/22
ASEGARCEKO PILOTARIEK SAN FRANCISCON JOKATUKO DUTE
Lehiaketa Euskal Pilota Nazioarteko Biltzarrak antolatu du eta bertan bestelako herriek eskua hartuko dute; Venezuela, Mexico, Bolivia, Errepublica Dominikarra, etabar ...
Aratz Mendizabalek eta Xabier Oteizak Irekia ezaugarria duen txapelketako finalerdietako sailburuak izango dira Aspeko beste bikotearekin batera eta atzean jokatuko diren finalaurdenetan aterako diren irabazleen kontra lehiatuko dute.
Asegarceko taldea irailaren 10ean irtengo da Bilboko aireportutik Madril eta Miamitik pasa eta gero San Frantziskora helduko direlarik.
2007/06/29
PARTIDU NAGUSIA BIANAN
“LA NAVARRAren” 175garren urtemuga dela eta, larunbat honetan Asegarceko bi aurrelari onenen arteko desafioa izango da Nafarroako Viana pilotalekuan. Olaizola II.a eta Bengoetxea VI.a aurrez aurre izango dira Begino eta Beloki atzelariak lagun direla.
Telecincok eta Telecinco Sportek (LTD) 18:00 etan zuzenean emango dute norgehiagoka.

2007/06/19
IZAK ASEGARCEREKIN FITXATU DU
Iñaki Iza atzelari bizkaitarrak Asegarcerekin fitxatu du lau urtez. Zornotzako pilotaria, egun afizionatu mailan onena dena, bihar, asteazkena, 12:00etan Arnedillon Asegarce egiten ari den konzentrazioan aurkeztuko da komunikabideen aurrean.

2007/06/19
OLAETXEAREN DEBUTA LARUNBAT HONETAN ZARAUTZEN
Mikel Olaetxeak larunbat honetan debuta egingo du Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko den hirugarren partiduan. Mendizabal II.a lagun duela Beloki II.a eta Urrizelkiri aurre egingo die.
Partidu nagusian Olaizola II.ak 2007ko Eskuz Banaka tituluaz berragertuko da, horren ikurraren elastiko bereziaz eta Bengoetxea VIaren kontra jokatuko du San Fermineko Lau eta Erdiko torneoko finalaurrekoan.

2007/06/19
ASEGARCEKO PILOTARIAK ARNEDILLON DIRA JADANIK
Asegarceko pilotariak Errioxako Arnedillo herriko TermaEuropa bainuetxe hotelean dira jadanik eta datorren ostegunerarte geratuko dira.
Konzentrazio honetan egingo diren gauzen artean bihar asteazkena 12:00 etan 2007-08 denboraldirako Astore jantzi berrien aurkezpena dugu.

2007/06/13
ESKUZ BANAKA TXAPELDUNEN BILERA FINALAREN BEZPERAN
Urtero legez, BBK-k eta Asegarcek historiako eskuz banaka txapeldunen bilera berezia antolatu dute final handiaren bezperan.
Datorren ostiralean, ekainaren 15, arratsaldeko ordu bi t´erdietan Sondikako Maipu jatetxean txapeldun sorta aparta bilduko da bazkari ederraren aurrean, eta izango direnen artean honako izen hauek ditugu:
Ariño I.a, Atano X.a, Arriaran II.a, Gorostiza, Retegi II.a, Arretxe, Galarza III.a, Beloki ...
Pilotako txapelketarik handienaren izarrek datorren igandean jokatuko den eskuz banaka finalaz mintzatzeko aukera ederra izango dute eta gainera finala bertan ikusteko “vip” delako sarrera bana jasoko dute bazkarian bertan.

2007/05/22
ASEGARCEK ETA TOLOSAKO ASUNCION KLINIKAK, HITZARMENA SINATU DUTE PILOTARIEI OSASUN LAGUNTZA ESKAINTZEKO
Asegarcek eta Tolosako Asuncion Klinikak urte baterako hitzarmena sinatu zuten pilotari talde osoari osasun laguntza eskaintzeko eta behar ziren proba bereziak egin ahal izateko; erresonantzia magnetikoak, analisiak, eskanerrak etab ....
Akordio honen bidez Asuncion Kilinikak pilotariei ematen zitzaien tokian-tokiko estaldura zabaldu egiten zen kontsulta eta probak egiteko orduan arintasuna hobetzen zelarik.
Zentruak sendagile aditu talde bat zeukan kirolari guztiei behar bezalako osasun laguntza emateko, egunotan gaixotasunak alde batera uzteko egiten ari ziren proba kardiografikoak horren eredua izanik.

2007/05/10
OLAETXEAK DEBUTA EGIN ZUEN ETA ARGOTEK BERE KONTRATUA BERRITU ZUEN
Datorren ekainean Asegarcek debuta bat aurkeztuko du bere programazioan. Olaetxea
pilotari gipuzkoarra profesionaletan estreinatuko da 22 urtez Tolosa-Bidaniako Aurrera-Saiaz klubetik etorrita.
Aurrelari gazte hau azkarra da, ezker ona dauka eta errematatzen trebea da, batez ere gantxuz.
Bestalde, Jokin Argote getariarrak Asegarcerekiko kontratua hiru urtez luzatu duela esan behar da. Asegarceko atzelariak 2008ko ekainararte zeukan kontratua eta berritze honen bidez 2011rarte izango da Bilboko enpresan.

2007/05/09
CHAFEEK ASEGARCEREKIN FITXATU DU 2009RARTE
Ismael Chafeek arratsalde honetantxe Asegarcerekin bi urtez lotuko duen kontratua sinatu du. Irurtzungo pilotariak joan den maiatzaren 5ean bukatu zuen Asperekin zeukan kontratua eta maiatzaren 18an hasiko da Asegarceko partiduen pogramazioan parte hartzen.
Ismael Chafeek -kontratua siñatzerakoan Asegarceko gerentea den Iñigo Salvidea alboan duela- lortutako hitzarmenarekin pozik dagoela aitortu du profesional mailan daraman bidearen etapa berri honi ilusio handiz ekingo diola gaineratuz.

2007/04/23
"BANAKA. FINAL HANDI BATEN ANATOMIA" LIBURUA KALEAN DA DAGOENEKO
Joan den astelehenean Bilbon aurkeztu ondoren, datorren ostegunean, apirilak 26, 11:30etan Iruñeko San Fco. Javier Hospitale Psikogeriatrikoak "Banaka.Final handi baten anatomia" eleberriaren Nafarroako aurkezpena hartuko du.
Ekitaldia egunotan Iruñean egiten ari den "Arte, kultura eta kirola errehabilitzazio psikosozialean" Europsy Kongresuko egitarauaren barne kokatzen da.
Aurkezpenean liburuaren egilea den Iñaki Bidegain eta protagonistak diren Julian Retegi eta Ladis Galarza egongo dira.
San Francisco Javier Hospitale Psikogeriatrikoa
Atarrabia etorbidea, 53
Txantrea auzoa
Iruñea

2007/04/10
KALE DOR KAYIKO III. PILOTA TXAPELKETA
Ijito Herriaren Eguna dela eta, Kale dor Kayiko Ijito Kultur Elkarteak Esku Pilota III. Txapelketa antolatuko du apirilaren 11n Urtuellako pilotalekuan 16:30 etatik aurrera.
Beste erakunde ez ezik Asegarce enpresaren laguntzaz, hirugarren aldiz antolatu da binakako txapelketa hau eta bertan hainbat lekutik etorritako ijito pilotariek parte hartzen dute.
Zortzi bikotek parte hartzen duten lehiaketa hau antolatzen duen elkarte honek gizartean ijitoen kultura dinamizatzea eta kontzientziatzea du helburu.
Informazio gehiago nahi izanez gero sartu www.kaledorkayiko.org-en

2007/02/22
T5 ZUZENEAN, TELECINCO DIFERITUAN
Larunbat honetarako programazioan Telecincon sortutako hainbat aldaketa dela eta, eragina izango du FRONTON saioan .
T5 Sport-ek, TDT kate digitala, Olaizola I.a-Beloki vs. Bengoetxea VI.a-Patxi Ruiz finalaurrekoa zuzenean eskainiko du 17:30 etan.
Bestaldetik, Euskal Erkidego Autonomoa, Nafarroa eta Errioxan egiten den deskonexio analogikoan, Telecincok diferituan emango du partidua, hots, 19:45 etan.

2007/02/07
ASEGARCEK, ASPEK, ESKUZKO PILOTA ENPRESEN LIGAK ETA ETBK, PILOTA ERRETRANSMITITZEKO AKORDIOA BERRITU DUTE
ASEGARCEK, ASPEK, ESKUZKO PILOTA ENPRESEN LIGAK ETA ETBK, PILOTA ERRETRANSMITITZEKO AKORDIOA BERRITU DUTE

2007/01/11
FRONTON SAIOA TELECINCO SPORT KANALEAN ESKAINIKO DA 20TIK AURRERA
Hilaren 20tik aurrera Fronton programa TDTen bidez (Television Digital Terrestre) Telecinco Sport kanaletik ikusi ahal izango da. Emankizunak zuzenean izango dira eta arratsaldeko bostak aldera hasiko dira.
FRONTON saioa TDTen bitartez Telecinco Sport-en emateak irudiaren kalitatea hobetzea dakar eta gainera Estatu osora helduko da.
Jakina, FRONTON Euskal Erkidego Autonomoa, Nafarroa, Errioxa eta Gaztela eta Leon-en ohiko kanalaren bidez ikusi ahal izango da , hots, kanal analogikoa.

2006/12/30
ERRASTIK GARAIPENAZ AGUR ESAN ZION PILOTARI PARTIDU HUNKIGARRI BATETAN
Jokin Errastik bere azken partidua jokatu zuen profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan Gabonetako torneoko finalean Olaizola II.a lagunduta Bengoetxea VI.a eta Zearra 22 eta 17 irabaziz.
Neurketa hunkigarria suertatu zen partidu osoan zehar Azkoitiarrak publikoaren txaloak jaso zituen eta. Olaizola II.ak hainbat pilota erraz utzi zion bere atzelariari eta honek ederto gozatu zituen.
Urduritasunak laguna jo zuen protagonista baino eta horren ondorioz Olaizola II.ak ez zuen bere ohiko jokua erakutsi.
Partidua bukatuta Jokinek hainbat opari jaso zituen.

2006/11/21
FRONTON SAIOAK AUDIENTZI ERREKORRA APURTU DU
Ogetan Mtz. de Irujok eta Olaizola II.ak jokatutako Lau eta Erdiko Txapelketako finalaurrekoak FRONTON saioaren 2006an gehien ikusi zen partidua izan zen. Euskal Erkidego Autonomoan atera ziren zenbakiak apartak izan ziren: ikusleen ehuneko 33,2ak ikusi zuen partidua.
Egun hartan telebista piztu zuten hiru pertsonetatik batek Fronton ikusteko egin zuen. Meritua partiduaren bi protagonisten izan zen: Mtz. de Irujo eta Olaizola II.a. Lau eta Erdiko ligaxkan heurek egin zuten partidu ikusgarriak txundituta utzi zituen pilotazaleak .
Nahiz eta Mtz. de Irujok hasierako abantaila handia lortu ikusleak FRONTON saioarekin lotuta geratu ziren ziurrenik Olaizola II.ak erreakzioa gauzatu zuelakoan. Bi pilotariek egin zuten goi mailako neurketak pantailako kuota ehuneko 31,5ra igotzea lortu zuen. Ordu bete eta minutu bat iraundu zuen norgehiagokak ikusleen arreta ehuneko 33,2ra iristea eragin zuen.
Datu hauek bi pilotari hauen erakargarritasun handiaren islada garbia ziren, izan ere eskuz banaka zein binakako finalen zenbakien parean zeuden.

2006/11/01
JULIAN RETEGI ASEGARCEKO KIROL ZUZENDARI KARGUAN BAJA DA
Enpresako kirol alorrean martxan jarri den berrantolaketa plana dela eta, Asegarcek Julian Retegik ez duela kirol gerentea izaten jarraituko jakinarazten du .
Era berean esan behar da Asegarceko kirol zuzendaritza Salvador Bergarak hartuko duela bere gain.

2006/10/10
UNANUEK BESTE URTE BATEZ SINATU DU ASEGARCEREKIN
Mikel Unanuek beste urte batez jarraituko du profesionaletan Asegarcerekin 2007ko urrirarte izango den hitzarmena sinatu eta gero.
Honela Añorgako ezkertiak 20 urte emango du pilotari profesional gisa debuta 1987ko abuztuaren 1ean Zarauzko Zinema pilotalekuan egin bait zuen.
Mikelek egun 38 urte dauzka eta berak duen palmaresean titulu asko daude, besteak beste; lau eta erdiko txapel bat eta beste txapeldunordetza bat eta binakako txapel bat eta hiru txapeldunordetza.
Donostiarra asegarce.com-ekin berbetan egon da eta zera esan digu: "Pozik nago. Beste urte batez jarraituko dut profesionaletan eta azkenaldiotan ondo ibiltzen naiz kantxetan. Ea datorren urtean honelako egoeran nagoen eta berriro ere berritzea posiblea den. Zorte izan dut lesioekin eta hori oso garrantzitsua da. Profesionaletan 20 urte ematea polita da."

2006/09/14
LEIZA BESTE HIRU URTEZ BERRITU DU ASEGARCEREKIN
Iñigo Leizak beste hiru urtez Asegarcen jarraitzeko hitzarmena sinatu zuen enpresarekin bat egin eta gero. Hilaren 19 bukatzen zen kontratua berriztateko "inolako arazorik ez da izan"esan zuen Iñigok eta 2009rarte egongo zen bilboko enpresan.
Leizak profesionaletan 2001ko uztailaren 30ean egin zuen debuta Maesku 2000 enpresaren pilotari zela eta 2003ko irailaren 19an Asegarcera pasatu zen. Arratiako aurrelariak Asegarce.com-era adierazi zionez "enpresako eskaintza atsegin dit eta hitzarmena adosteko ez da inolako arazorik izan".

2006/08/19
ALEXISEK GARAIPENAZ DEBUTA EGIN ZUEN
Alexis Apraizek debuta txukuna egin zuen bere herrian, Gernikan, Retegi Bik lagun zuela Arretxe II.a eta Urrizelki 22-11 irabaziz. Hasiera zaila izan arren , 5-0 partziala jaso zuten eta, pilotakada ederrak emoten hasi zen gazte puska honek eta buelta polita eman zioten markagailuari.

2006/08/16
BELLOSO, ASEGARCEKO PROFESIONAL BERRIA
Mikel Belloso tolosarra Asegarcerekin profesionaletara pasako da hil honen bukaeran. Enpresako teknikarien hitzetan pilotari bizia, bi eskuz pilotakada azkarra duena eta bukatzen oraindik lan egin behar duen pilotaria dugu.
Bi urtetarako hitzarmena sinatuta, Bellosok aurten Asegarcen profesional bihurtu diren Argote, Oteiza eta Apraizekin bat egingo du.

2006/06/18
ASEGARCEK ATZELARI BI GIPUZKOAR FITXATXEN ZITUEN
Asegarcek Oteiza eta Argote fitxatu zituen lau eta bi urtez hurrenez hurren.
Egun berean egin zuten debuta eta frontoi berean, Zarauzko Aritzbatalden. Oteizak Olaizola II.a lagun zuela 11-22 amore eman behar izan zuen Unanue eta Peñagarikanoren aurrean.
Argotek aldiz, Kokak lagunduta, garaipena lortu zuen 22-18 Esain eta Rai irabazita.

2006/05/18
ENPRESAKO KIDE GUZTIEN ATSEDENALDIA ARNEDILLO-KO BAINUETXEAN
Atseden hartzeko eta ideiak elkarren artean trukatzeko pilotari, teknikoak eta sendagilea Arnedilloko bainu-etxean bildu ziren.
Behin txapelketa handiak bukatuta eta udako denboraldi trinkoa hasi baino lehen, holako geldialdia komenigarria dala esan zuen Salbador Bergarak, Asegarceko kirol zuzendariak.

2005/10/19
ASEGARCEK BERE KOADROA AURKEZTEN DU URDUÑAN
Asegarcek bere pilotarien koadroa eta teknikarien taldearen konzentrazioa Urduñako Aduana Bainuetxe Hotelean egiten du atseden hartu eta frontoietatik kanpo elkarrekin egoteko. Alde berean, eta datorren denboraldiaren hobekuntza lortu nahian, bestelako ekitaldi eta hitzaldietan parte hartzen dute pilotariek.
Konzentrazio hau aprobetxatuz pilotarien koadroa eta teknikarien taldea aurkezten du komunikabideen aurrean.

2005/08/17
BEOBIDE DENBORALDIKO BIGARREN FITXAKETA
Hodei Beobidek, Bizkaiko Ubide herriko pilotaria, Gernikan egiten du debuta Arretxe II.arekin batera Diaz eta Eskuderoren kontra. Hodeik eta Ikerrek 22-13 galdu zuten San Roke jaien programaren barruan jokatu zen partiduan.

2005/07/02
RETEGI BIK IRUDI ONA EMAN ZUEN BERE DEBUTEAN
Julen Retegik, Retegi BI, ezin izan zuen hogeitabira heldu profesionaletako estraineko partiduan. Zearra lagun zuela Julian Retegiren semeak 22-17 galdu zuen Unanuek eta Errastik osatutako Bikotearen contra.
2005/06/11
ARRETXE II.AK DEBUTA EGITEN DU
Iker Arretxe, Fernando Arretxeren semeak profesionaletara jauzi egiten du Labrit pilotalekuan Otxandorenarekin batera Unanue eta Peñagarikanoren kontrako partiduan.
Nahiz eta 22-13 galdu, itxura ona eman zuen Luzaidearrak partiduaren erdialdean bera eta Unanue hainbat erremate elkarri eginez baina azkenean Añorgakoaren maisutasunaren aurrean amore eman behar izan zuen.

2004/12/27
AIMAR OLAIZOLA, TRATAEZIN, LAU ETA ERDIKO TXAPELDUNA
Aimar Olaizola Lau eta Erdiko txapeldun ateratzen zen Gasteizko Ogueta pilotalekuan Abel Barriola 22-8 mendean hartuta.
Aipatu behar da 2002an berriro ere biok jokatu zutela eta urte hartan ere Olaizola II.a suertatu zen garaile 22-13 emaitzaz.

2004/10/07
ASEGARCEK 2004-05 DENBORALDIRAKO AURKEZPENA EGIN ZUEN
Ogetan jarri zen pasarelatik, 2004-2005 Asegarceko pilotariak eta teknikoak pasatu ziren, baita denboraldiko ekipamendu ofizialaren aurkeztu ere.
31 pilotarik osatzen zuten taldea, Eguskiza, Agirre eta Rai enpresan azken fitxaketak barne, egon ziren. Armendariz, Pascual, eta Retegi IV.a aldiz, bajak gertatu ziren.

2004/05/14
ZEARRA-K ASEGARCEREKIN BERRIZTU DU 2010. URTERARTE
Bi ikuspuntuak kontrakoak izan arren, Oier Zearrak eta Asegarcek bat egin dute Galdakokoak enpresan jarrai dezan.
Hitzarmeak Zearra 2010 urterarte enpresan izango dela zehazten du.

2004/04/14
BI AURRELARI BANAKAKO ESKULARIAREN TXAPELA JOLASTUKO DIRA 22 URTETAN GERO
Finalaurdenak bukatu dira eta lau onenak finalaurrkoetara heldu dira. Ligaxkaz jokatuko den fase honetan Olaizola II.ak errepikatzen du iazko postua Aspeko hiru ordezkari aurrean dituelarik, hots, Eugi, Xala eta Mtz. de Irujo.
Iparraldeko aurrelaria eta Iberoko pilotaria lehenengo aldiz iritsi dira txapelketa bateko finalaurrekoetara eta aurtengo edizioan atzelaririk ez dagoela aipatu behar da.

2004/02/18
HAREN GAITZAREN ONDOREN ESKUEN PATXI RUIZ-EK ASTELEHENEAN BERRAGERTU DU BEOTIBAR-EN
Lau astez jokatu gabe eman eta gero, Eskuz Banakako txapelduna den Patxi Ruiz pilotalekura itzuliko da astelehenean Beotibar frontoian. Lizarrakoak uko egin behar izan zion bigarren partiduari eta finalaurdenetako kitarako neurketako jokatzeari eta harrez gero ez da kantxan aritu.

2004/02/04
RAIK DATOZEN HIRU URTEETARAKO SINATU DU ASEGARCEREKIN
Bi empresa nagusien artean dagoen pilotari trukearen barruan, atzo eman zuen jakitera Asegarcek Raimundo Blanco atzelaria beren enpresan arituko dela datorren hiru urteetan. Beraz, Quintanar de la Sierrako pilotaria 2007a arte arituko da Bilboko enpresako elastikoa jantzita.

2004/01/21
TIRAPUK ETA BEGINOK ASEGARCEREKIN BERRITZEN DUTE 2007. ETA 2008. URTETARARTE HURRENEZ HURREN
Nafar pilotariek, Richard Tirapu eta Aritz Begino, kontratuak berritu dute Asegarcerekin 2007. eta 2008. urterarte hurrenez hurren. Biok jarraituko dute Bilboko empresa honen taldean 1998ko ostsailean eta 2001ko ekainean debuta egin zutenetik.

2003/12/06
MEDINA, BIGARREN MAILAKO LAU ETA ERDIKO TXAPELDUNA
Fernando Medina pilotari mexikarrak Asegarceko Lau eta Erdiko zilarrezko txapela lortzen du Iruñeko Labrit pilotalekuan Arbizu 18-22 mendean hartu ostean.

2003/10/23
OLAIZOLA II.AK LAU ETA ERDIKOAN JOKATZEARI UKO EGITEN DIO
Aimar Olaizolak bere eskuin muskulu dorsalean hartutako mina oraindik hor dagoela ikusita, Lau eta Erdiko finalaurdenetako partiduan Belokiren kontra jokatu behar zuen partidua jokatzeari uko egiten dio.Asegarceko sendagilea den Iñigo Simonen hitzetan "zuntz haustura osatuta dago baina pilotariak pilota jotzerakoan min sentitzen du, hortaz, ez da komeni bera txaplketan aritzea".

2003/10/01
ASEGARCEK 2003-2004 DENBORALDIRAKO PILOTARI TALDEA AURKEZTEN DU
Gasteizko Ogueta pilotalekuan Asegarcek 2003-2004 denboraldirako pilotari taldea aurkezten du komunikabideen aurrean. 15 aurrelarik eta 16 atzelarik osatzen zuten enpresako taldea urteko txapelketa guztietan lehiatzeko prest azaltzen zen.

2003/07/20
PATXI RUIZ, ESKUZ BANAKAKO TXAPELDUNA
Patxi Ruizek Donostiako Atano III. pilotalekuan buruz buruko txapelduna aldarrikatzen zen Aimar Olaizolari final txar batean 7 eta 22 irabaziz.
Goizuetakoak eskuineko besoan izandako zuntz-hausturaz ez zegoela erabat sendatuta erakutsi zuen. Urduritasuna kantxatik at utziz, partida argi eta garbi menderatu zuen Patxik Aimar erabat garaituz.

2003/07/07
ESAINEK NAFARROKO LAU ETA ERDIKO TXAPELA LORTZEN DU
Iñaki Esainek kirol-bizitzako lehen titulua lortzen zuen Iruñean Nafarroako lau eta erdiko txapelketako finalean Abel Barriola 22 eta 21 irabaziz.
Horrela, Leitzakoak aurreko urtean lortutako hiru txapel garrantzitsuak galdu zituen urte kaxkarra eginez.
Txapelketa eskas baten ondoren, final ikusgarri, eta batez ere, lehiatua eskaini zuten pilotari nafarrek.

2003/06/02
ASEGARCEK MENDIZABAL ETA ESKUDERO FITXATZEN DITU
Asegarcek Aratz Mendizabalen eta Iñaki Eskuderoren kontratazioa jakitera ematen zuen. 20 urteko pilotari biek 2007 urte arte gauzatu zuten kontratua eta egun batzuk beranduago profesional mailan egin zuten debuta.

2003/05/26
ASEGARCEREN EGONALDIA LEKEITION
Asegarcek, pilotariak kontzentratzeko ohiturarekin jarraituz, koadro osoa Lekeition biltzen zuen.
Frontoiko girotik at, urteroko kontzentrazio hauen helburua, pilotari eta teknikari talderen arteko harremanak estutzea zen.
Asegarceko lehenengo kontzentrazioa 2000 urtean izan zen Fiteroko bainuetxean eta emaitzak onak zirela eta, urtero errepikatzea erabaki zuen Bilboko enpresak. 2001-koa Ezkarayn eta 2002-koa Peñafielen egin ostean Lekeition egitea erabaki zen.

2003/05/25
PEÑAGAIKANOK BIGARREN MAILAKO TXAPELA LORTZEN DU
Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan Kepa Peñagarikano bigarren mailako txapela janzten zen Haritz Berraondori 22-9 irabazita.
Finala istorio gutxikoa izan zen. Azpeitiko atzelariak, sake erakusketa ederra emanez hamaika tanto lortu zituen eta Berraondok ezer gutxi egin ahal izan zuen.Peñagarikanok, oso partida ona egin gabe, nahiko erraz lortu zuen garaipena.

2003/03/23
BELOKI ETA KOKA BINAKAKO TXAPELDUNAK
Juantxo Kokak eta Ruben Belokik, jendez beteta zegoen Donostiako Atano III.a pilotalekuan, Olaizola II.ari eta Pascuali 22-15 irabazten zieten binakako txapela eskuratuz.
Belokiren gastroenteritis gogor baten ondorioz finala atzeratu behar izan zen eta Burlatako atzelariaren egoera fisikoa zalantzan zegoen. Baina ondoezaren arrastorik ez zen nabaritu eta Donostiako aurrelariaren ekarpenarekin, merezimendu osoz titulua lortu zuten.

2002/12/29
OLAIZOLA II.AK BERE LEHENENGO TITULU HANDIA LORTZEN ZUEN
Aimar Olaizolak bere banakako lehenengo txapela lortzen zuen Gasteizko Ogueta pilotalekuan jokatu zen lau eta erdiko finalean Abel Barriolari 22 eta 13 irabaziz. Txapelketa hasi zenetik elkarren segidako bederatzi partida irabazi zituen Goizuetakoak et Lau eta erdiko Txapelketa bikaina egin ondoren merezitako saria jaso zuen.

2002/10/14
ASEGARCEK TALDE ENTRENAMENDUAK HASTEN DITU GASTEIZEN
Asegarcek bere pilotarien prestakuntza fÃsiko eta teknikoa Gasteizen zentralizatzeko plana martxan jarri zuen, baita bere pilotari taldearen mediko zainketa ere.
Proiektu hau burutzeko, kirol tekniko karguan Salbador Bergara eta Jose Angel Balanza zituen Luis Goñi prestatzaile fisiko zela. Hortaz gain, pilotarien lesioak eta gaixotasunak zaintzeko ardura Mediplan klinikak jasoko zuen. Proiektuaren arduraduna Julian Retegi zen.

2002/10/05
BENGOETXEA VI PROFESIONALETAN DEBUTAZEN ZUEN
Oinatz Bengoetxeak, Kepa Peñagarikanoz lagunduta, bere debutaren partidua irabazten zuen eta Esain eta Pinedok osatzen zuten bikotea hamaika tantotan uzten zuen Labriten jokatutako partidan.Hamazortzi urte zeuzkan Leitzakoak, Bengoetxea VI.a izenarekin profesional mailan sartzen zen eta urte bertan Nafarroako, Españako eta Munduko banakako txapelketak irabazi zituen.

2002/10/02
ASEGARCE ETA ASPEK OSATUTAKO EPEL AURKEZTEN ZEN
Gasteizko Ogueta pilotalekua eskenatokitzat hartuta, Esku Pilotako Enpresen Liga (EPEL)gizarte aurrean aurkezten zen.
Asegarce eta Asperen eskutik sortutako EPEL-en helburua enpresaren arteko eremu egonkorra izan eta denboraldiko hiru txapelketa garrantzitsuenak antolatzea zen, hots, Buruz Burukoa, Binakakoa eta Lau eta Erdikoa. Horretaz gainera udako torneoak ere bere lan egutegian zeuden; Iruñako, Gasteizko, Zarauzko, Donostiako, Lekeitioko eta Logroñokoa hain zuzen ere.
Ane Igartiburu aurkezleak zuzendutako ekitaldian, esparru guztietako ehunaka pertsona bildu ziren.
EPEL-en Zuzendari orokorraren kargua Julian Arruabarrenarentzat izan zen.

2002/06/23
BARRIOLAK BERE ESTRAINEKO BURUZ BURUKO TXAPELA LORTZEN ZUEN
Abel Barriolak bere buruz buruko lehenengo txapela janzten zen Donostiako Atano III.a pilotalekuan Ruben Beloki 22 eta 3 menperatu ondoren. Garaipen hau eskuz banakako txapelketaren historian lortutako bigarren garaipen zabalena izan zen, kontutan hartuta 1963an Ariño I.ak Azkarateri 22 eta 2 irabazi ziola.
Leitzako pilotaria erraztasun itzelaz lau txapeldunaren gainetik pasa zen. Burlatarrak ondo aritu zen hasieran baina markagailuan atzetik jarri zen bezain laster ezin izan zuen bere jokoa azaldu.

2002/06/16
ASEGARCEK GASTEIZ HARTZEN DITU ENTRENAMENDU ZENTRO BEZALA
Pedro Garciak, Asegarceko burua, eta Alfonso Alonsok, Gasteizko alkatea, Arabako hiriburua Asegarceko entrenamendu zentru bezala agintzen zuen akordio bat sinatu zuten. Era honetan Asegarcek Mendizorrotzako frontoiak eta gimnasioa erabiltzeko aukera izango zuen atletismoko pista eta igerilekuak hitzarmenaren barruan ere zirelarik.
Entrenamendu zentru berri hau martxan jartzeaz gain bulegoak ere Gasteiza eraman zuen enpresak.

2002/04/11
JOSE Mª PALACIOS, "OGUETA", HIL EGIN ZEN
Jose Maria Palacios, Ogueta, 66 urte zituela hil egin zen minbiziak jota.
Nahiz eta gaixorik egon, Ogueta Telecincoko Fronton saioan laguntzaile moduan jarraitu zuen hil baino aste batzu lehenago arte. 1952ko azaroan, hamazazpi urterekin, debuta egin zuen profesionaletan eta 24 urtez aritu zen 1976ko azaroaren 21ean pilotari agur esan arte.
Jose Maria Palacios, hogeitabi urte eta 8 hilabeterekin, bere lehenengo txapela lortzen zuen Arriarani 22-7 irabazi zionean eta eskuz banakako txapeldun gazteena izan zen Ruben Beloki iritsi arte.
Eraso joku bikaina eta frontoiak betetzeko erraztasuna zuen pilotari honen omenez Gasteizko pilotalekuak bere ezizena darama, hots, Ogueta izena.

2002/02/08
ASEGARCEK HIRU URTE LUZATZEN DIO KONTRATUA KOKARI
Juantxo Kokak hiru urte gehiagoko kontratua sinatzen du Asegarcerekin, 2005urterarte enpresarekin lotuko zuena hain zuzen ere.
Altzako aurrelariak, Bilboko enpresako bazkidea den Aitor Totorika eta Iñigo Salbidea gerentearekin bildu zen nondik norakoak bideratzeko.

2001/12/23
BARRIOLA, LAU ETA ERDIKO TXAPELDUNA
Abel Barriolak Gasteizko Ogeta pilotalekuan bere lehenengo Lau eta Erdiko txapela lortzen zuen Patxi Eugiri 10-22 irabazi ondoren. Leitzarra partidu hasieratik nagusia izan zen Agoizkoa lekuz kanpo egon eta kolpe eta idearik gabe ibiltzen zen bitartean.

2001/12/22
MEDINA, BIGARREN MAILAKO LAU ETA ERDIKO TXAPELDUNA
Bigarren mailako Lau eta Erdiko finalak ez zuen beste munduko jokua eskaini baina historian geratuko da, izan ere, final honetan Fernando Medina mexikarrak txapela lortu baitzuen. Medina final osoan zehar nagusia izan zen eta Etxaniz II.ri 12-22 irabazi zion merezimendu osoz.

2001/09/20
LOGROÑO RETEGI II.AREN AZKEN PARTIDUAREN ESKENATOKIA
Logroñoko Sanmateotako feria hasten zen eta Adarraga frontoian gau ahaztezina bizi zen pilotako maisuari agurtzeko egiten zen omenaldian. Eratsungo aurrelariak Barriolarekin batera Olaizola II.a eta Armendarizaren kontra bere azken partida jokatzen zuen eta norgehiagoka galdu arren joko ona egin zuen. Frontoian zeunden pilotazaleek bertan inoiz entzundako txalo zaparradarik handiena eskaini zioten.
Honela, Eratsungo "aztiak" arrakastaz beteriko kirol bizitzari amaiera ematen zion.
Guztira 1448 partidu jokatu zituen 22 txapel lortuz:
- 11 buruz buruko txapela: 80-81-82-83-84-85-86-87-88-90-93
- 5 Espainiako binakako txapelketa: 87-89-90-95-97
- 4 lau t'erdiko txapelketa : 89-90-91-97
- 1 Euskadiko binakako txapelketa: 97
- 1 bigarren mailako txapelketa: 75

2001/07/13
RETEGI II.AK AGUR ESATEN DIO PILOTARI
Gaueko hamabietarako bi minutu falta zirela Julian Retegi Labriteko kantxan agertu zen bere Iruñako pilotazaleei azken agurra emateko. Nafarrak Martinikorenarekin, 70 hamarkadako hasieran, frontoi hauetan bertan nafarroako gazte txapelketa irabazi zuen eta handik aurrera
arrakastaz beteriko ibilbidea gauzatu zuen Eratsundarrak.
Gainera omenaldi hunkigarri hau izan zen eguna duela 27 urte Zaratuzen debuta egin zuen berbera zen.
Gau-ekitaldian Patxi Ruiz lagun zuela Tirapu eta Barriolaren kontra jokatu zuen garaipena lortu ezinik.
Labriteko omenaldi pasa ondoren beste batzuk etorriko ziren: Gasteiz, Covaleda, Donostia, Bermeo eta Logroñokoa.

2001/06/22
ASEGARCEK, ALTIK ETA MAESKUK BAT EGITEN DUTE
Asegarcek, Altik eta Maeskuk bat egiten zuten eta handik aurrera Asegarceren izena eta ikurra bakarrarekin arituko ziren. Lortutako akordioren arabera bi enpresa hauetako agintariek zuzendaritzan parte hartuko zuten eta Asegarcek Altik eta Maeskuk pilotarekin zituzten kontratuak errespetatuko zizkien.
Bestalde, Asegarcek eta Eusko Basquek bi enpresen arteko kontratu bat sinatzen zuten akzio trukea egiteko. Hori dela eta, Aitor Totorika, Eusko Basqueko agintaria, Asegarceko zuzendaritzan sartzen zen eta Asegarcek ordezkaria izango zuen Eusko Basquen.

2001/05/03
BELOKIK BERE BANAKAKO LAUGARREN TXAPELA LORTZEN ZUEN
Ruben Belokik Donostiako Atano III.a pilotalekuan bere elkarren segidako laugarren buruz buruko txapela lortzen zuen Patxi Eugiri 22-8 irabazi ondoren. Finala ez zen oso ikusgarria izan eta Belokik partidu osoan zehar erritmoa eraman zuen.

2001/02/17
GOROSTIZAK JOKATZEARI UZTEN ZION ETA TEKNIKO BEZALA HASTEN ZEN
Jose Angel Balanzak, Gorostiza, pilota jokatzeari uzten zion eta Asegarceko teknikari taldea osatzeko egiten zion eskaintza onartzen zuen. Handik aurrera Gorostizak entrenamenduetan Salva Bergararen ondoan eta intendentzian Roberto Garcia Ariñorekin lan egingo zuen. Huerkanosko pilotariak 1992an Bartzelonako Olinpiadetan urrezko domina lortu eta gero debuta egin zuen profesionaletan utzi arte zortzi urte emanez.
Gorostizak 32 urtez erretiratzen zen.

2001/02/01
MEDINA MEXIKOTIK ASEGARCERA
Fernando Medina mexikarra Asegarcera iristen zen bere herriko lehenengo eskuz pilotako profesionala bihurtzeko prest. Medinak Reunion Uharte-n, 22 azpiko txapelketan bere dohaiak garbi erakutsi zuen espainiako orezkariak ziren Mendiluze eta MartÃnez de Eulate mendean hartu zituen eta.

2001/01/26
ASEGARCE ETA MAESKU AKORDIO BATERA IRISTEN ZIREN
Asegarce eta Maesku enpresak akordio batera iristen ziren bi enpresetako pilotariek elkarrekin entrenatu eta partiduak jokatu ahal izateko.
Luis Benito Naldak sortutako pilota enpresa berriak Asperekin kontratuak bukatzear zituzten Esain, Otxandorena eta Olaizola anaiak bere koadroan zituen. Aldi berean afizionatu mailako hainbat pilotari ere zeuzkan: Saralegi, Leiza, Azpiroz, Albizuri, Eraskuin I, Peñagarikano eta Bengoetxea V.a.

2000/11/14
BELOKI ETA PATXI RUIZ ASEGARCEREREKIN BERRIZTATZEN ZUTEN
Ruben Belokik eta Patxi Ruizek kontratu bana sinatzen zuten Asegarcerekin 2006 eta 2005 hurrenez hurren lotuta jarraituko zutelarik. Zearra, Rai, Armendariz, Errandonea eta Errasti enpresan zeudela Asegarcek atzealdean nagusitasuna erakusten zuen.

2000/07/17
ZEARRAK ASEGARCEREKIKO KONTRATUA ERABERRITZEN ZUEN
Oier Zearrak Asegarcerekin zeukan kontratua 2004rarte berritzen zuen, enpresak une horretako atzelari onenetariko bat finkatuz. Galdakaoko atzelariak ekonomiko eta kirol alorrean fitxa nabarmen hobetu zuen eta gainera Asegarcen gustora zegoela aipatu zuen.
2000/07/04
ARRETXE AURRELARI BIHURTZEN DA
Fernando Arretxe Sanferminetako feriaren aurkezpenaren benetako protagonista bihurtzen zen. Bertan Asegarcerekiko urte baterako kontratuaren berritzearen berria eman zuen.
Horretaz ganinera atzelari gisa jokatzeari utzi eta aurrelari bihurtzen zelako albistea ere eman zuen.
39 urte betetzear zegoen Luzaidarrak buruz buruko bi txapel(94 eta 97), beste bat lau eta erdian (96) eta binaka beste hiru (90, 91 eta 94) zeuzkan.

2000/06/20
RETEGIK KANTXETARAKO ITZULERAREN BERRIA EMATEN ZUEN
Julian Retegik Fiteroko bainuetxean Asegarcek egiten zuen kontzentrazioa aprobetxatuz, kantxetara itzultzen zela iragarri zuen prentsaurrekoan. Eratsungoa, lehenbizi eskuineko besaurrean lesio bat zela medio eta ondoren izan zuen ehiza istripu batengatik, frontoietatik 21 hilabete kanpo egon zen. Retegi II.aren berragertze partida aste horretako larunbatean izango zen berak Zearrarekin batera Tirapu eta Errastiri aurre egingo zietena hain zuzen ere.

2000/06/19
ASEGARCEK FITEROKO BALNEARIOAN EGONALDI BAT EGITEN ZUEN
Asegarceko pilotari eta teknikoak hiru egunetako atsedenaldi aktiboaz disfrutazten ziren Nafarroako Fitero herriko bainuetxean.
Bederatzi hilabetez makina bat partidu eta lehiaketetan murgilduta egon ondoren, pilotarien indarrak berritzea eta tekniko eta pilotarien arteko harremanak sustatzea zuen helburua egonaldi honek.

2000/03/22
ASEGARCEK ASTORE JANTZI BERRIAK AURKEZTEN DITU
Arrasateko Uarkape pilotalekuan Asegarcek bere pilotarien ekipamendu berria aurkezten zuen. Ekitaldian Asegarceko taldearen pilotari guztiak egon ziren eta haietariko batzuk modelo gisa aritu ziren eta beraientzat diseinatuta zeunden jantziak erakutsi zituzten. Retegi II.ak hainbat aldiz eraman zuen buruz buruko txapeldunaren kamiseta gorriarekin desfilatu zuen. Tabernak berriz, denboraldi horretan kolore ilunago zeukan elastiko urdina erakutsi zuen. Oier Zearra txandalez jantzita paseatu zen frontoiko ibiltokitik eta Ruben Beloki polar forruarekin.

2000/03/01
500 IKASLEEK PILOTAREN EGUNA OSPATZEN DUTE ASEGARCEREKIN
500 ikasleek parte hartu zuten Asegarcek eta Nafarroako ikastolaren federakuntzak antolatutako pilotaren ihardunaldi batean. Helburua: pilota kirola sustatzea eta pilotari-harrobia lantzea eta zaintzea. Neska eta mutilen artean torneo batzuk jokatu ziren ihardunaldian Asegarce taldearen pilotari batzu bertan zirela; Jorge Nagorek, Patxi Ruizek eta Beloki anaiak, besteak beste.

2000/01/26
ASEGARCEK XABIER GALARZA FITXATU ZUEN
Xavier Galarzak hiru urtetako kontratu bat sinatu zuen Asegarce enpresarekin. 20 urte bete berriak zituen Lemoakoak eta Mungiako Trobika binakako torneoa irabazi zuen bere herrikide zen Leiza lagun zuela.

1999/12/19
UNANUE LAU ETA ERDIKO TXAPELDUNA
Mikel Unanuek sekulako ezustekoa eman zuen lau t'erdiko txapelketako finalean eta Patxi Eugi 22-11 irabazizuen kaiolako bere lehen txapela lortuz. Agoizkoa irabazteko beharrarengatik zeharo urduri atera zen eta amore eman behar izan zuen guztiz beteta zegoen Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

1999/10/02
FRONTON SAIOAK BERE 5. DENBORALDIA ZABALTZEN ZUEN TELECINCO KATEAN
Telecincoko Frontón saioak Bilboko Euskalduna jauregian bere denboraldi berria aurkezten zuen. 8. denboraldia zen eta makina bat berrikuntza zekarren. Beste batzuen artean, saioaren hasierako karetak, dekoratua eta musika estreinatzen zituen. Josetxo Lizartzak esatari izaten jarraitzen zuen, eta bere alboan, Jose Mari Ogeta pilotari ohiaz gainera, beste pilotari ohi ezagun batzuk ere txandatuko ziren komentarioak egiteko.

1999/09/19
ASEGARCE, ASPE ETA ETB-REN ARTEKO AKORDIOAK PILOTAN GAZTAZKAREN AMAIERA EKARRI ZUEN
ETBk akordioa sinatzen zuen Asegarce-Alti eta Aspe enpresekin bi enpresetako pilotariek jokatuko zituzten lau t'erdiko, binakako, buruz buruko txapelketako eta urteko torneo garrantzitsuenetako finalak eta final-erdiak eskaintzeko. Lehenengo esperientzia urrian izango zen lau t'erdiko txapelketan. Bi izan ziren sinatutako akordioak: bata Asperekin eta bestea Asegarce-Altirekin. Azken hauekin sei urtetako kontratua sinatzen zuen eta Asperekin zuen akordioa bi urtez luzatzen zuen.

1999/07/14
EPAITEGIAK ETB-K 200 MILLOI PEZETA ASEGARCERI ORDAINDU BEHAR DIOLA AGINDU ZUEN
Bilboko 10 zenbakidun epaitegiko lehen instantziako epaileak, Edmundo RodrÃguez Atxotegi, aurreko urtean Asegarce enpresak ETBren aurka jarritako salaketaren aldeko epaia ezagutzera eman zuen. Horrela, ETBk 200 miloi pezetako kalte-ordaina eman beharko zion Asegarceri beren zortzi pilotariak fitxatzerakoan "bidegabeko lehiaz" jokatu zuelako. Asegarcek ETB auzitegietara eraman zuen diru publikoa erabiliz Aspe enpresa sortu eta indartu zuela argudiatuz.

1999/07/07
ALBERTO BELOKIK DEBUTA EGITEN ZUEN PROFESIONAL MAILAN
Iruñeko Labrit pilotalekua izan zen Asegarcek Alberto Beloki debutatzeko aukeratu zuen jokalekua. Aurrelaria Beloki II.a izenarekin aurkezten zen profesional mailan Sanferminetako ferian eta aitabitxia gisa bere anaia Ruben izan zuen.

1999/07/07
NAGORE NAFARROAKO LAU T'ERDIKO TXAPELDUNA
Jorge Nagorek lau t'erdian maisua zela erakutsi zuen Iruñako Labriten lehenengo Nafarroako lau t'erdiko txapelketako finalean Patxi Eugiri 22 eta 7 irabazi eta gero. Tantu koputuaren erdia sakez egin zituen Nagorek eta garbi nagusitu zitzaion Eugiri.

1999/06/06
UNANUE ETA BELOKIRENTZAT LEHENDAKARI KOPA
Partidu ikusgarria izan zen Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatutako Lehendakari Kopako finala. 1998ko otsailaren 23tik Asegarce eta Aspeko pilotariek ez zituzten behin ere indarrak neurtu izan eta horrek garrantzi handia ematen zion norgehiagokari.
Lau pilotariek lan gogorra egin zuten eta izugarrizko abiadura eman zioten partiduari. Asegarceko Unanuek eta Belokik irabazi zuten 22 eta 12, bikain aritu ziren Titin III.a eta Zezeaga menperatuz.

1999/05/22
BELOKIK BERE HIRUGARREN BANAKAKO TXAPELA LORTZEN ZUEN
Ruben Beloki bere hirugarren txapela jantzi zen Donostiako Atano III.a pilotalekuan final azkar batetan Fernando Arretxe 22 eta 9 mendean hartu eta gero.
Nahiz eta emaitzak garbia irudi, txapeldunordeak ez zuen behin ere amore eman eta azken tanturarte aurre egin zion Burlatarrari.

1999/04/10
ASEGARCEKO BIGARREN MAILAKO TXAPELA RAIRENTZAT
Bergarako frontoira hurbildu ziren Leitzako eta Burgosko Quintanar de la Sierrako pilotazaleek txapela Burgosera nola joaten zen ikusi zuten. Raimundo Blancok, Rai, Asegarceko bigarren mailako txapela merezimendu osoz lortzen zuen Abel Barriolari 8 eta 22 irabazi ondoren.

1999/03/13
NAGORE ETA ERRANDONEA BINAKAKO TXAPELDUNAK
Jorge Nagorek eta Inazio Errandoneak Asegarceko binakako txapela lortzen zuten Donostiako Atano III.a frontoian Pablo Berasaluze eta Ruben Belokiri 22 eta 17 irabazi ondoren. Finala ez zen ona izan baina Nagorek eta Errandoneak bere iraunkortasunari esker merezi zuten
garaipena.

1999/02/24
KOKAK ASEGARCEREKIN KONTRATUA BERRITZEN ZUEN
Koka Aspe enpresara joango zela zirudienean, Donostiako aurrelariak eta Asegarce enpresak akordioa hitzartzen zuten. Juantxo Kokari martxoaren 2an amaitzen zitzaion kontratua eta akordio hau ondoren hiru urte gehiagorako berritzen zuen.

1998/12/27
NAGORE LAU T'ERDIKO TXAPELDUNA
Jorge Nagore lau t'erdiko txapelduna aldarrikatzen zen Gasteizko Ogeta pilotalekuan Patxi Eugiri 11-22 irabazi ondoren.
Irurtzungo aurrelariak "kaiola"ko bere bigarren txapela lortzen zuen, 1995 urtean lehenengoa irabazita zeukan eta. Eugik gatzik gabe jokatu zuen eta Nagorek hasiera hasieratik nagusitasun garbia erakutsi zuen.

1998/11/22
BELOKI ESKUZ BANAKAKO TXAPELDUNA
Ruben Belokik, bere buruz buruko bigarren txapela jantzi zuen Patxi Eugiri 22-13 irabazita. Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu zen finala, iraganeko maiatzean Eugik finalerdian Elkororen kontra jaso zuen eskubiko minak azterarazi zuena hain zuzen ere.
Horrela Belokik bigarren eskuz banakako txapela lortzen zuen.

1998/10/24
PATXI RUIZEK MEXIKOKO MUNDUKO TXAPELKETAN ESKUZ BINAKAKO URREZKO DOMINA LORTZEN ZUEN
Patxi Ruizek Murumendiaraz bikotekide zuelarik munduko txapeldun bihurtzen zen Montalbo eta Bruzaine kubatarrak 22-2az irabazi ondoren. Garaipen garbi honekin Ruizek urrezko domina lortzen zuen 17 minutu besterik ez iraundu zuen partiduan. Lizarrako atzelari gazteak sei hilabete lehenago Asegarcerekin fitxatu zuen, eta profesional mailan debuta egin baino lehen, Mexikoko munduko txapelketa hau jokatu nahi zuen.

1998/09/19
RETEGIREN LESIOA SANMATEOTAN
Sanmateotako feria protagonista handienetariko baten lesioarekin hasten zen. Julian Retegi feriatik kanpo geratzen zen eskubiko biceps muskuluan lesionatu eta gero.
Errandonearekin bikotea osatuz eta Arretxe eta Beloki arerioak zituztelarik, pilotari gogor astintzerakoan eskubiko besoan bapateko min handia hartu zuen Eratsundarrak 14-12 markagailua bere alde zutela.
Nahiz eta hasieran bi edo hiru astetan sendatuko zela pentsatu, nafarra 21 hilabete kantxetatik kanpo egon zen.

1998/08/31
ASEGARCEK PARTIDUAK URTE OSOAN EMATEKO KONTRATUA LUZATZEN DU TELECINCOAREKIN
Asegarcek eta Tele 5k partiduak emateko akordioa berriztatzen zuten. Horrela telebistako kate pribatuak gutxienez pilotarekin lotuta jarraituko zuen urte batez. Akordioarekin Tele 5k 10 emankizun gehiago egingo zituen orain arte udan egiten zuen geldialdia baztertuz.

1998/07/15
ASEGARCEK PASCUAL FITXATZEN ZUEN
Iñigo Pascualek, atzelari nafarra, bi urtetako profesional mailako kontratu bat sinatzen zuen Asegarcerekin. Abartzutzako pilotariak urte bertako hainbat titulu zeukan, besteak beste, Federazio eta Herriarteko txapelketa, 1996ko 21Žazpiko Nafarroako banakako txapelketa eta 1997ko txapelketaordetza.

1998/07/01
CLUB FRONTON AURKEZTEN DA
Uztailaren batean Bilboko Cafe Boulevard-en Club Fronton eta Fronton aldizkaria aurkeztu ziren hedabideen aurrean. Klubaren helmuga pilotazale orori hainbat abantaia eskaini eta aldizkariaren bidez informazioa ematea zen.
Aurkezpen ekitaldian Asegarce eta Alti enpresetako ordezkariak izan ziren hala nola bi koadroetako zenbait pilotari.

1998/05/15
ASEGARCEK ETA ALTIK 800 MILIOIKO DEMANDA BAT JARTZEN ZUTEN ETB ETA ASPEREN KONTRA
Asegarcek eta Altik lehia desleialagatik 800 miloiko demanda bat jartzen zuten ETB eta Asperen kontra damu-domaiak zirela eta, Bilboko lehen instantziako epaitegian. Demandan, berehalako kautelazko neurri gisa, Asegarceko pilotariak kontratatzeko debekua eskatzen zen ere.

1998/05/09
OIER ZEARRA BIGARREN MAILAKO TXAPELDUNA
Oier Zearra Galdakoztarra nagusitu zen bigarren mailako txapelketan Tomas Minguez errioxarrari Bizkaiko Muskizko Donibane pilotalekuan 22-6 irabazi ostean. Muskizko Donibane pilotalekuan jokatzen zen partidua hasi orduko azkar nabarmendu zen Zearra Minguez baino pilotari osatuagoa zela.Tarte txikian, partidua erabakita utzi zuen Zearrak berak piloteoan eta tantuak bukatzeko zuen erraztasunari esker.

1998/04/21
ASEGARCEK PATXI RUIZ FITXATZEN ZUEN
Asegarcek Patxi Ruiz atzelari gaztea fitxatzen zuen 2001 urterarte . Lizarrako pilotariak 18 urte zituen eta gazte mailako pilotaria izanda ere, afizionatu onenekin lehian zebilen. Momentu horretan amateur mailan zegoen pilotaririk preziatuena zen nafarra. Hasi, ordea, ez zen urria arte hasiko profesionaletan, Mexikon jokazeko zegoen Munduko Txapelketan parte hartu nahi zuen eta.

1998/04/03
ASEGARCE ETA MEDIPLANEN ARTEKO AKORDIOA
Berriro ere Asegarcek pilota egungo denboretara egokitzeko asmoz elementu berriak eta beharrezkoak martxan jartzen zituen. Oraingo honetan Mediplan Sport Gasteizko klinika ospetsuarekin akordio batetara iristen zen pilotariak fisiko eta mediku alorrean atenditzeko. Mediplaneko talde medikuaren barruan Iñigo Simon doktorea, Sabino Padilla eta Mikel Sanchez zeuden.

1998/03/31
GOROSTIZAK ETA ZEARRAK EUREN KONTRATUAK LUZATZEN ZITUZTEN
Huerkanoseko Jose Angel Balanzak, Gorostiza, kontratua luzatzen zuen Asegarcerekin, enpresako pilotarien artean azkena zelarik. Errioxako aurrelariari uztailean amaitzen zitzaion kontratua eta 2001 urterarte berritu zioten. Galdakaoko atzelariak, Oier Zearra, berriz, Juan Carlos Altirekin lortzen zuen akordioa eta 2001 urterarte sinatu zuen.

1998/03/17
SALABERRIAK ASEGARCEREKIKO KONTRATUA BERRITZEN DU
Julen Salaberriak, aurrelari goizuetarrak, Asegarce enpresarekin zeukan kontrauta bost urte gehiagorako luzatzen zuen. Sinadura honen bidez Salaberriak 2003 urterarte jarraituko zuen Bilboko enpresan.

1998/03/16
RETEGI 2000 URTERARTE ASEGARCEN ETA NAGOREK 5 URTETARAKO KONTRATUA BERRITZEN ZUEN ALTIREKIN.
Julian Retegik bi urtetarako luzatzen zuen Asegarce enpresarekin zeukan kontratua. Horrela, Eratsungo txapeldunak 2000 urteko uztailaren 4rarte Asegarcen jarraituko zuen. Retegik une horretan 43 urte zeuzkan eta konpromezu honekin esan liteke bere karrera Bilboko empresan amaitzeko asmoa zuela.
Jorge Nagorek ere, Juan Carlos Altiren enpresarekin bere kontratua beste bost urtetarako berritzen zuen. Beraz, Irurtzungo aurrelariak, 2003 urterarte enpresari arabarrarekin jarraituko zuen.

1998/03/11
NALDAK ETA PINEDOK ASEGARCEREKIN SINATZEN ZUTEN
Gasteizko pilotariak ziren Aitor Pinedok eta Iñigo Benitok, Nalda III.a, hiru urtetako kontratua sinatzen zuten Asegarcerekin.
Bi atzelariak profesional mailako eskupilotako pilotari arabar bakarrak ziren.

1998/03/05
ERRANDONEAK BERE KONTRATUA LUZATZEN DU
Inaxio Errandonea bere empresan jarraitzeko lau urtetarako akordio batera iristen zen. Errandonearen eraberritzearekin Asegarcek pilotari ospetsuenetariko bat bere koadroan finkatzen zuen.

1998/02/28
BERASALUZE VIII.AK DEBUTA EGITEN DU BERGARAN ETA RAIK ALTIREKIN ERABERRITZEN DU
Pablo Berasaluzek, Berasaluze VIII.ak, debuta egiten zuen Bergarako pilotalekuan. Zezeagarekin batera 22-17 irabazi zuen Lejardi-Armendarizen aurka bere lehengo partiduan profesional mailan. Beste aldetik, Raimundo Blancok, Rai, bere kontratua hiru urtetarako eraberritzen zuen Juan Carlos Altirekin .

1998/02/26
ERRASTIK ASEGARCEREKIKO KONTRATUA BERRITZEN DU
Jokin Errasti Asegarce enpresarekin bere kontratua bost urtetarako luzatzeko akordio batera iristen zen. Azkoitiako atzelaria bost egun lehenago Mikel Unanuerekin eskuz binakako txapelketa irabazi zuen eta Aspe empresa berria bere atzetik zen.

1998/02/24
ASEGARCEK EUSKAL TELEBISTAREN KONTRAKO DEMANDA AURKEZTEKO ASMOA AZALTZEN ZUEN
Asegarcek Euskal Telebistaren kontrako demanda bat aurkezteko asmoa iragarri zuen elkarlehia desleiala dela eta. Demanda hau ETBko zuzendaria zen Iñaki Zarraoak sortu berri zen Aspe enpresari dirua emateagatik ipintzea erabaki zuen bilboko enpresak.
Asegarceko ordezkariek eskaini zuten prentsaurrean telebista publikoako arduradun gorenak Titin III.a fitxaketa erabakigarriaren negoziaketetan parte hartu zuela adierazi zuten, honela Aspe profesional mailako merkatuan sar zedin.
Gogoratu behar da ETBk Asperekiko bost urtetako esklusibitateko hitzarmena sinatu zuela 660 milioi pezetaren truke, 220 milioi kontratua sinatzerakoan ematen zizkiola.
Diru hau Asegarceri kendutako pilotarien ezabatzeko klausulak eta fitxak ordaintzeko zen.
Eragiketa honengatik Iñaki Zarraoak bere burua aurkeztu behar izan zuen Eusko Legebiltzarrean enpresa berriarekiko sinatutako hitzarmenaren zehaztasunak azaltzeko.

1998/02/22
BARRIOLAREN DEBUTA
Abel Barriolak bere debutaren egunean Tolosako Beotibar Pilotalekuan eskuz banakako jokatutako partiduan Eneko Galarzari 12-22 irabazten zion. 19 urte zituen Leitzako aurrelari gazteak Altirekin kontratua sinatu zuenean eta 9 hilabete itxaron behar izan zuen debuta egiteko.

1998/02/21
UNANUE ETA ERRASTI ESKU BINAKAKO TXAPELDUNAK
Hogeitabanako berdinketaren ostean, azken tantoa Unanue eta Errastirentzat izan zen Etzaniz eta Elkoro final gogor batetan gailenduz . Lau pilotariek lan bikaina egin zuten eta frontoian bildutako ikusleek goi mailako ikuskisunaz gozatzeko aukera izan zuten. Lau protagonistek huts gutxi egin zituzten, eta egindako gehienak behartutakoak izan ziren. Jendez gainezka zegoen Donostiako Atano III.a frontoian giro itzela izan zen.

1998/02/12
BERASALUZEK ASEGARCEREKIN FITXATZEN DU
Asegarcek Pablo Berasaluze bizkaitarra, Berasaluze VIII.a, fitxatzen zuen. Berrizko aurrelaria bere aitarekin, Jose Antono Berasaluze profesional eskulari ohia, bilerara joan zen. Berasaluze VIII.aren palmaresean 1997ko El Diario Vasco Binakako Torneoa eta 1994ko Binaka Kluben Arteko Euskal Ligako tituluak zeuden.

1998/02/10
ASEGARCEK TIRAPU FITXATZEN DU
Richar Tirapuk, pilotari nafarrak, bi urtetako kontratu bat Bilboko enpresarekin sinatzen zuen. Orkoiengo aurrelaria, 1996an 22 azpiko eskuz binakako munduko txapelduna Argentinan, eta 95an eta 96an binakako Euskal Ligako txapelduna izan zen.

1997/12/13
RETEGI II.AK LAU TŽERDIKO TXAPELA ESKURATU ZUEN TITIN III.ARI 22-21 IRABAZITA
Julian Retegi lau t'erdiko txapeldun berria zen txapelketako partidurik ederrenean Titin III.ak baino tantu bat gehiago egin ostean. Aurreneko hiru tantuetan izan ezik, uneoro atzetik joan zen Retegi II.a markagailuan, 17-21 iritsi arte. Baina Titin azkeneko bultzakada emateko ez zen gai izan eta Retegik txapela lortzeko behar zituen bost tantuak, bata bestearen atzetik lortu zituen.
Lehia bukatzerakoan bost minutu luzez egon ziren Gasteizko Ogetako harmailak bi pilotariak txalotzen.

1997/09/09
ELKOROK ASEGARCEREKIN HIRU URTEZ BERRITZEN DU
Aitor Elkorok eta Asegarcek bere kontratua hiru urte gehiago luzatzeko akordio bat sinatzen zuten. Elgetako atzelariak Asegarcek urte horretan martxan jarritako kontratu mota berria onartzen zuen.
1997/07/24
ARRETXE ASERGARCEREKIN BESTE LAU URTEZ
Arretxek kontratu berria sinatzen zuen lau urtetrako Asegarce enpresarekin. Negoziaketak ez ziren errezak izan pilotariak Asegarce erabiltzen ari zen kontratu mota berria onartzen ez zuelako. Azkenean bi aldeek adostasuna lortu zuten. Kontratu hau amaitzerakoan Fernando Arretxek 40 urte izango zituen.

1997/06/23
ZEARRAK PROFESIONAL MAILAN DEBUTA EGITEN DU
Oier Zearrak profesional mailan debuta egiten zuen Karmelo Ariznabarreta lagun zuela Urionagüena eta Mendiaren aurrean Eibarko Astelena pilotalekuan. Nahiz eta Galdakoako bikoteak 22-21 galdu atzelari gazteak aurkezpenean itxura onak erakutsi zituen. Zearrak, hilaren 6an, Altirekin bi urtetarako kontratua sinatzen zuen.

1997/06/21
RETEGI II.A ETA LASA III.A EUSKADIKO ESKUZ BINAKAKO TXAPELDUNAK
Retegi II.a eta Lasa III.a Unanue eta Errandonearen kontra 22-4 aise nagusitu ziren Zarautzeko Arizbatalde pilotalekuan jokatutako Euskadiko Binakako Txapelketako finalean eta denboraldiko binakako bigarren txapelketa irabazi zuten.
Unanue eta Errandonea 18-0 galtzen joan ziren. Erantsungoak Euskadiko txapela lehen aldiz irabazi zuen bere kurrikulumean hogeitabatgarrena zela.

1997/05/15
ALTIK ABEL BARRIOLA FITXATZEN ZUEN
Juan Carlos Alti enpresariak Abel Barriola gaztea bere pilotari taltera gehitzen zuen. Atzelari gazte nafarrak hemeretzi urte zituen eta aurretik etorkzun handia zeukan.
1997/05/11
FERNANDO ARRETXEK BURUZ BURUK TXAPELA LORTZEN ZUEN
Fernando Arretxe eskuz banakako bigarren txapela lortzen zuen zortigarren pilotaria bihurtzen zen. Aitor Elkorori 22-18 Donostiako Atano III.a pilotalekuan final eztabaidatsu batean irabazi zion Luzaidarrak. Nafarrak airezko defentsa zoragarri baten oinarritu zuen garaipena. Eta horrela lehenengo mailako manomanistan Nafarroako pilotarien nagusitasuna mantentzen zen.

1997/03/03
KOKAK ASEGARCEREKIN FITXATU ZUEN
Juantxo Kokak bere ametsa bete zuen .Esku pilotako empresa handietako batean jokatu nahi zuen eta lortu zuen. Bigarren mailako manomanista irabazi eta hiru egun geroago, Asegarcerekin bi urtetarako jokatzeko akordioa sinatu zuen Donostiako aurrelariak. Lehenengo mailako manomanistan jokatzea bere hurrengo helburua zuen Kokak.

1997/02/27
ADIDAS-EK ASEGARCE ETA ALTIREN PILOTARAK JANZTEN ZITUEN
Adidasek Asegarce eta Altiren pilotariak janzteko hiru urteko kontratua zinatzen zuen. Zapatila urdin, galtza eta kamisetek Alemaniako enpresaren erakusgarri diren marrak isladatzen zituzten, janzkera erabat berria azalduz.

1997/02/14
GALARZAK MANOMANISTA EZ JOKATZEA ERABAKI ZUEN
Zaila izan zen Ladis Galarzarentzat lehen mailako manomanista jokatu ala ez erabakitzea. Ladisen iritziz "Asko kostatu zait erabakia hartzea. Azkeneko bi edo hiru urteetan ez dut buruz burukoan nire maila eman. Ikusleei errespetua behar zaie eta iruditzen zait buruz burukoa uzteko ordua heldu dela". Galarzak hamabost urte jarraian zeramatzan manomanista jokatzen.

1997/02/02
RETEGI II.A-LASA III.A ESKUZ BINAKAKO TXAPELDUNAK
Retegi eta Lasa III.ak eskuz binakako txapela lortu zuten Eugi -Zezeagari binakako finalean 14-22 irabazi ondoren. Donostiako Atano III.a izan zen Julian Retegiren garaipen berri honen lekukoa Oskar Lasaren laguntzaz. Etxarriko atzelariak ausarti eta defentsan bikain jokatu zuen.
Erasungo pilotariak bere binakako bostgarren txapela lortu zuen Antton Maizen errekorra berdinduz. Bere zerrenda partikularrean 20. titulua suposatzen zuen, bere mito haundiagoa eginez.

1997/01/11
"FRONTON" SAIOA TELE 5 TELEBISTA KATEAN EMATEN HASTEN DA
Tele 5 Euskal Erkidego Autonomoa, Nafarroa eta Errioxarentzat lehenengo lurralde deskonexioa eginez "Frontón" saioa emititzen hasi zen. Honela programak hiru urtetako TVEko 2ekiko ibilbideari amaiera ematen zion.
Tele 5k ematen zuen lehenengo partidua Retegi II.a-Lasa III.a eta Nagore-Elkoro bikoteenarteko eskuz binakako txapelketaren finalerdia izan zen. Asegarcek ekoiztutako saioak betiko formatu eta hizlari taldearekin jarraitzen zuen.

1996/12/23
TITIN III.A HIRU URTE GEHIAGO ASEGARCEREKIN
Titin III.a, negoziazio handiak pasa ondoren, akordia batera iristen zen Asegarcerekin eta bere kontratua hiru urte gehiago luzatzen zuen. Kontratuan Errioxako pilotaria jokatutako partiduak bakar-bakarrik kobratuko zuela azaltzen zen eta 40 partidu gutxienez bermatzen zitzaizkien.
1996/11/16
ARRETXEK EUSKADIKO LAU T'ERDIKO TXAPELDUNA
Fernando Arretxek aise irabazi zuen lau t'erdiko txapelketaren finala Nagore 22-8 jipoitu ondoren. Arretxek oso partida erosoa eduki zuen Gasteizko Ogetan. Jorge Nagore markagailuan atzean jarri zen haste-hastetik, urduritasunak jota.
Irurtzundarrak txapelketa bikaina egin zuen, baina finalean huts egin zuen.

1996/10/15
BELOKI 95-KO PILOTARI PROFESIONALIK ONENA
Espaniako Federazioak Ruben Beloki pilotari profesionalik hoberena izendatu zuen Felix Espilla eta Koteto Ezkurra finalistak geratu zirela. Eskuz Banakako txapelketaren garaipena Burlataren meritu nagusia izan zen Errandonea 22-15 irabazi eta gero. Rubenek 20 urtez lortu zuen txapela.pilotakohistorian titulu hau lortzen pilotarik gazteena alegia.

1996/08/20
REAL MADRILEK EUSKADI III. TORNEOAN- ASEGARCE SARIA IRABAZTEN DU
Real Madrilek garaipena errepikatzen zuen berriz Euskadi III. Torneoa- Asegarce Sarian Bilboko Athletic 0-5 irabazi ondoren. Athletic-eko jokalariei aurreko egunean Errealari 6-1 irabazteko egindako ahalegina nabaritu zuten. Lehenengo partiduan Erreala Real Madrilen kontra galdu zuen penalti-txanda bota eta gero.

1996/08/09
ASEGARCEK DEPORTIVOREN USTIAPENARI UKO EGITEN DIO
Asegarcek ofizialki uko egin zion Bilboko Deportivoaren ustiapenari eta ondorioz profesional mailako palaren kudeaketa alde batera utzi zuen. Momentu horretan, Asegarcek frontoia modernizatzeko burututako lanei esker, Bilboko Deportivok instalazio eredugarriak zeuzkan handik aurerra.

1996/07/07
CAPELLAN ETA ELKORO EUSKADIKO TXAPELDUNAK
Capellan eta Elkoro Euskadiko Binakako II. Txapelketaren garaileak izan ziren Eugi eta Arretxe 22-20 irabazi eta gero. Iruñako Labriten jokatutako finala bizi bizia eta oso luzea izan zen, ordu eta erdi iraun zuen eta. Ez zen partidu erreza izan Arretxerentzat, ordu batzuk lehenago aita hil zitzaiolako.

1996/05/25
BIGARREN TXAPELA INSAUSTIRENTZAT
Oskar Insaustik uste baino arazo gutxiago izan zituen Danieli 35-12 irabazteko Euskadiko lehen mailako buruz buruko pala txapelketaren finalean. Espero bezala sake erabakigarria izan zen. Aurrelari nafarrak hamaika tanto eskuratu eta faltarik ez zuen egin. Errioxarrak, ordea, sake bakarra egin zuen
1996/05/20
ASEGARCEK BERGARAKO PILOTALEKUA BERE GAIN HARTZEN ZUEN
Bergarako frontoia, profesional mailako eskuz pilotako historiako kantxa ospetsua, bere gain hartzen zuen Asegarcek. Bilboko enpresak 14 partidu antolatzeko hitzarmena sinatzen zuen aspaldian ia partidurik gabe zebilen tradizio handiko pilotaleku gipuzkoarra.

1996/05/19
EUGI BURUZ BURUKO TXAPELDUNA
Patxi Eugik buruz buruko txapela erdietsi zuen final ikusgarri batean FernandoArretxeri lepo zegoen Antano III.a pilotalekuan 22-19 irabazi ondoren. Pilotari biek indarrezko erakusketa izugarria eskeini zuten. Partiduan zehar bolea eta sotamanoak protagonistak izan ziren.

1996/03/19
ASIER OLAIZOLAK KONTRATUA SINATZEN DU ALTI ENPRESAREKIN
Goizuetako pilotariak bi urteko kontratua sinatu zuen Juan Carlos Altiren enpresarekin. Asier Olaizolak, Olaizola I.a, 20 urteko aurrelaria, aurreneKo urtean Iruñean jokatutako afizionatuen Munduko Kopan urrezko domina lortu zuen binaka.

1996/03/09
LASA III.A BIGARREN MAILAKO TXAPELDUNA
Bigarren mailako bere bigarren txapela erdietsi zuen Oskar Lasak Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Karmelo Ariznabarreta 22-4 irabazita. Ez zen inolako lehiarik izan Lasa bere aurkaria baino askoz gehiago izan zelako. Aipatzekoa da atzelari nafarrak Galdakaoko aurrelariari bederatzi sake sartu zizkiola.

1996/02/18
MIKEL GOÑI GAZTEAK TOLOSAN EGITEN DU DEBUTA
Afizionatuetan ia biderik egin gabe profesionaletan debuta egiten zuen Mikel Goñik. Oronozko 18 urteko gazteak, Goñi II.a, Asegarceren eskuz Tolosako Ihauterietako Torneoan, aukezpena egiten zuen profesional mailan. Goñi II.ak, bi urtetarako kontratua sinatuta, Gorostiza eta Armendariz aurka 22-14 galtzen zuen, Santi lagun zuela.

1996/02/09
RUBEN BELOKIK BERE KONTRATUA 2001 ARTE LUZATZEN DU ASEGARCEREKIN
Martxoan amaituko zitzaion Asegarcerekiko kontratua beste bost urterako luzatzen zuen atzelari nafarrak, 2001.urterarte alegia. Asegarcek normalean kontratu laburragoak egiten bazituen ere, Belokiren maila ikusirik eta bere kontratuaren ezaugarri bereziak kontutan izanik, bost urtekoa egitea erabaki zuen.

1996/02/04
JUAN PABLO-ZISKAR EUSKADIKO PALA TXAPELDUNAK
Jose Luis Ziskar eta Juan Pablo Garciak uste baino arazo gutxiago izan zuten Iñigo Urkia eta Jabi Langarikari 45-25 irabazteko Euskadiko lehen mailako binakako pala txapelketako finalean. Hamaika sake lortu zuen Mungiako aurrelari gaztea partiduko protagonista nagusia izan zen.

1996/01/28
AGIRRE-SANTI 2. MAILAKO TXAPELDUNAK
Federazio Sariko txapela Agirre-Santirentzat izan zen Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalean Ariznabarreta eta Meniari 22-19 irabazi ondoren. Partidua ez zen oso ona izan , eta 13-2galtzen joan ondoren, Airre-Santik vuelta eman zioten partiduari, jokoa Mendia beteranoari kargatuz.

1996/01/27
CAPELLAN ETA BELOKIK IRABAZTEN DUTE ESKUZ BINAKAKO TXAPELKETA
Capellan eta Belokik Donostiako Atano III.ean jazten zuten txapela eskuz binakako txapelketa Etxaniz-Arretxe 22-18 gailenduz. Azken irabazleak izango zirenak 0-8 eta1-12 galtzen egon ziren baina gauzak goitik behera aldatu ziren hortik aurrera. Belokik gora egin zuen, eskina minduta zeukan Arretxek beher egiten zuen bitartean.

1995/11/11
NAGORE LAU T'ERDIKO TXAPELDUNA
Nagorerentzat izan zen Euskadiko Lau t'Erdiko txapela, finalean Unanueri 22-18 irabazita. Merezita irabazi zuen Gasteizko Ogetan jokatutako finala. Unanuek eta biek oso partidu ona egin zuten, gogorra eta emozioz betea.

1995/10/08
ASEGARCEK BERDEZ MARGOTZEN DU ASTELENA PILOTALEKUA
Eibarko Astelena pilotalekuko ateak ireki ziren aste betez obretan ibili ondoren. Hauen helburu nagusia, hormak berdez margotzea zen. Honela, esku pilotaren katedrala eta Bilboko Deportivoko pilotalekua, kolore berdinez margoturik gelditu ziren.

1995/08/13
REAL MADRID NAGUSI ASEGARCEREN II.TORNEOAN
Real Madridek, Realak eta Athleticek partidu bana irabazi zuten Asegarce Torneoaren bigarren ekitaldian, baina puntu kopuru bera izan arren, talde txuriarentzat izan zen garaipena. Athleticek irabazi zion Realari baina porrot nabarmena jaso zuen Real Madriden aurka, 4-0 emaitzaz galduz.

1995/07/28
RETEGI II.AK KONTRATUA ASEGARCEREKIN BERRITZEN DU
Julian Retegi txapeldun handiak Asegarcerekin kontratua berritzea erabakitzen du beste bi urtez. Era horretan enpresa eta pilotariak 1998. urterarte elkar jarraituko dira.

1995/07/21
MIKEL UNANUEK ALTI ENPRESAREKIN SINATU ZUEN
Juan Carlos Altiren proiektuarekin bat egin zuen Mikel Unanue donostiarrak. Nahiz eta hainbat eskaintza jaso, Altirena egokiena zela erabaki zuen. Mikel Unanuek sinatu zuen kontratua, lau urterako izan zen.

1995/07/20
PALARI KUBATARRAK ASEGARCEKO UDAKO PROGRAMAZIOAN
Ricardo González Rocha "Richar" eta Vladimir Lujan Muñoz palari kubatarrek debuta egiten zuten Zarautzeko Arizbatalde frontoian, Zeberio eta Txikiren kontra pala motzean jokatzen. Richar eta Lujan, Joku Panamerikarretako txapeldunak, Asegarceren bidez etorri ziren Euskal Herrira eta enpresako gainerako pilotari profesionalekin prestatu zuten Iruñako Munduko Kopa.

1995/07/18
ASEGARCEK OGETA PILOTALEKUA HIRU URTETARAKO BERE GAIN HARTZEN DU
Gasteizko Udal Kirol Sailak Ogetaren ustiapena Asegarceri ustea erabaki zuen talde politiko guztien gehiengoaz. Bilboko enpresak hiru urtez Gasteizko pilotalekuan jardungo zuen urterogutxienez eskupilotako 20 eta palazko 6 partidu antulatu beharko zituelarik.

1995/07/02
SALABERRIA-BELOKI NAGUSI EUSKADIKO ESKUZ BINAKAKO TXAPELKETAN
Ruben Belokik eta Julian Salaberriak irabazi zuten Atano III.a frontoian jokatutako Euskadiko Eskuz Binakako lehenengo txapelketa. Bi nafarrak 22-18 gailendu zitzaizkien Aitor Elkoro eta MartÃn Alustizari lehia handiko norgehiagokan. Gipuzkoako bikoteak 22-9 jipoitu zituzten Salaberria eta Beloki lehenengo fasean Lizarran.

1995/05/20
BELOKI ESKUZ BANAKAKO TXAPELDUN GAZTEENA
Ruben Beloki eskuz banakako txapeldun bihurtu zen Donostiako Atano III fontoian Inaxio Errandoneari 22-15 irabazi ondoren. Errandonea barruan duen guztia eman zuen partiduan eta 12-15 aurreratu zitzaion Belokiri, baina Burlatako pilotari gazteak joko bikaina egin zuen, bat ez ere sotamanoz bailatuz eta partiduari buelta eman zion Errandoneari tanto bakar bat ere gehiago egiten utzi. Garaipen honekin historiako banakako txapeldun gazteen bihurtu zen Beloki.

1995/04/03
ERRASTIK ASEGARCEREKIN FITXATZEN DU
Jokin Errastik, 28 urteko atzaleri azkoitiarra Asegarcerekin hiru urterako sinatzen zuen. Honela Errasti 1985.urtean debuta egin zuen Empresas Unidas elkartea utzi eta Bilboko enpresako pilotari taldera pasatzen zen.

1995/04/01
INSAUSTI EUSKADIKO TXAPELDUN BIKOITZA
Nafarroako aurrelaria Oskar Insausti, euskadiko palazko banakako txapelduna bihurtu zen Bilboko Club Deportivo pilotalekuan Juan Pablori 27-35 irabazi ondoren. Horrela aurtengo bigarren titulua lortzen zuen Garridorekin batera binakako taxpelketa irabazi zuen eta.

1995/03/19
LASA II.A 2. MAILAKO ESKUZ BANAKAKO TXAPELDUNA
Oskar Lasak bere lehenengo txapela lortu zuen Ariznabarreta bizkaitarrari Gasteizko Ogeta pilotalekuan 22-14 irabazi ondoren. Lehenengo zatian Ariznabarreta jaun eta jabe izan zen 9-0,13-3 eta 20-14 markagailuan aurretik joanda, baina Lasak buelta eman zion partiduari eta 20-22 behin betiko emaitza lortuz.

1995/03/04
ASEGARCEK OMENALDI EDERRA EMATEN ZION ANTTON MAIZI
Bilboko Club Deportivoko pilotalekua leporaino bete zen Antton Maizi, Arantzako erraldoia, aparteko omenaldia eskaintzeko. Retegirekin batera eskuzko partiduko lehen lau tantoak jokatu zituen,Titin III eta Arretxeren kontra, eta baita bere alde egin ere. Partidu honen amaieran lore sortak eta makina bat oroigarri jaso zuen lagun eta lankideengatik. Honela pilotari nafarra profesionaletan emandako 20 urtetako ibilbideari amaiera ematen zion binaka bost txapela eta bigarren mailako titulu bat lortuta.

1995/02/19
RETEGI II ETA ERRANDONEA ESKUZ BINAKAKO TXAPELDUNAK
Retegik eta Errandoneak, Asegarceko bikotea, eskuz binakako txapelketa 22-17 irabazi zieten Unanue eta Zezeagari Anoetan pronostiko osoen kontra. Txapelketaren partidu txarrena jokatu zuten Unanuek eta Zezeagak. Hau izan zen hirugarren txapela bikoteak lortzen duena.

1995/02/18
ARIZNABARRETA ETA ARMENDARIZ BIGARREN MAILAKO LEHEN TXAPELDUNAK
Ariznabarreta eta Armendarizek bigaren mailako binakako lehen txapelketa lortu zuten Tolosako Beotibar berdean Nagore eta lasari 22-21 irabazita. Lehen mailako atarian zeundenak norgehiagoka ederra eskaini zuten, lehiatua eta oso-oso gogorra. Txapeldunek 18-21 markagailuan atzean egon ziren, baina azken lau tantoak errenkan egin eta txapelak bereganatu zituzten.

1995/01/21
AGIRREK LEMOAN DEBUTA EGITEN DU
Imanol Agirrek, Frantzia'94.ko Munduko Txapeldun bizkaitar gazteak, Lemoako udal pilotalekuan debuta egin zuen Asegarcerekin. Agirrek Salaberri lagun zuela 22-6 galdu zuen Bengoetxea IV.a eta Retegi IV.aren aurka.

1995/01/15
INSAUSTI ETA GARRIDO EUSKADIKO PALA TXAPELDUNAK
Oskar Insausti eta Ricardo Garridok 45-40 emaitzaz irabazi zieten Fede Aribillaga eta Jabi Langarikari Bilboko Deportivon frontoian jokatutako Euskadiko lehen mailako pala txapelketako finalean. Partiduko aurreneko tantoan izan ezik, nafarra eta errioxarra izan ziren aurretik markagailuan partidu guztian zehar.

1995/01/10
ASEGARCE AITZINDARI BERE PELOTARIEI MEDIKU FROGAK EGITEN
Asegarcek bere profesional pilotari guztiei azterketa mediku eta fisikoa egin zien. Pilotariek bere malgutasun, abiadura eta indarra neurtzeko ariketa fisikoak egin zituzten.

1994/11/26
EUGIK LAU T'ERDIKO TORNEOA IRABAZTEN DU
Agoiztarrak Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako lau t'erdiko finalean, 22-13 irabazten zion Inaxio Errandoneari, merezimendu osoz. Sakean bikain asmatu eta eskuinarekin pilota ondo mugituz, bere aurkarien defentsa apurtzea lortu zuen Eugik.

1994/10/08
ASEGARCE DEPORTIVOREN MENDEURRENEKO TORNEOAN FINAL GUZTIETAN
Azken 11 tantoak jarraian eginez, Ariznabarreta eta Arretxek 22-19 irabazi zieten Retegi eta Elkorori Deportivoren mendeurrena ospatzeko asegarcek antolatu zuen torneoan.
Zestako finalean Remen eta Aranburuk 30-26 irabazi zieten Konpa-Arkarazori. Bestadetik pala finalean 45-43 irabazi zieten Iriondo- Langarikak Isusi II.a-Torreri.

1994/08/21
EUSKADI I. TORNEOA-ASEGARCE SARIAK BADU TXAPELDUNA
Real Madrilek Euskadi I. Torneoa- Asegarce Saria irabazi zuen,Errealarekin 1-1 berdindu eta Athletic 0-1 mende hartuz,. Torneo hau garaiko garrantzitsuenetariko bat zen eta Erreala, Real Madril eta Athleticen parte-hartzeak ikuskisun ederra ekarri zuen.
1994/08/07
ARRETXE TXAPELDUN
Fernando Arretxek jantzi zuen Gasteizko Ogeta pilotalekuan bere lehenengo txapela Inaxio Errandoneari erraz 22-12 irabazi ondoren. Eskua ongi ez zuelako abuztuararte atzeratu behar izan zuten finala. Eskuz banakako finala 79tik ez zen jokatzen Gasteizko Ogetan. Finalista biak Asegarce taldekoak ziren

1994/05/21
PILOTALEKUAK BERDEZ ETA PILOTAK ZURIZ
I. Mailako eskuz banakako Txapelketan Asegarcek pausu bat aurrera eman zuen pilota eraberritzeko bidean. Frontoiak berdez margoturik eta pilota txuriak erabiliz, garbitasun handiagoa lortzen zen telebistaz eskaintzen ziren pilota emanaldietan.
Gasteizko Ogeta pilotalekua izan zen hormen kolorea aldatu zituen lehena, garbitasun eta kontraste handiagoa lortuz pilota eta hormen artean.
Hortaz aparte, Asegarcek Gasteizko Udalarekin zinatu zuen akordioaren ondorioz, Eskuz Banakako Txapelketaren finala bertan egiteagatik, udalak diru kopuru bat eskeintzen zion. Horrela pilota enpresen kudeaketaren barruan finantziaketa era berri bat zortzen zen.

1994/05/14
ASEGARCEKO PILOTARIEK 2. MAILAKO ESKUZ BANAKAKO FINALA BETE ZUTEN
Santik eta Armendarizek, Asegarceko pilotariak, 2. Mailako Eskuz Banakako finala jokatu zuten egun horretan. 22-10 izan zen emaitza errioxako pilotariaren alde, Asegarcerentzat beste txapela bat lortuz.

1994/03/26
ITURZAETARI HIL OSTEKO OMENALDIA
Bilboko Deportivo pilotalekua leporaino bete zen Jose Mª Iturzaeta Asegarceko palista hoberena zenari omenaldi hunkigarri bat eskaintzeko.

1994/03/17
OLINPIADETAKO BI TXAPELDUN ASEGARCEN
1992ko Bartzelonako Olinpiadetan urrezko domina lortu zituzten Daniel Garcia eta Ricardo Garrido, profesionaletara pasa ziren Asegarceren eskutik.

1994/02/17
JOXE MARI ITURZAETA PALA-JOKALARIA HIL DA
Joxe Mari Iturzaeta, "Andoaingo ezkertia" azken urteotan izan zen pala-jokalaririk handiena hil zen 30 urte zituela. Nahiz eta gaztea izan, kazetari, enpresaburu eta pilotazaleen iritziz "aurrelari hoberena" zen dudarik gabe.

1994/02/15
ASEGARCE VENEZUELARA ABIATZEN DA MUGAK HANDITUZ
Capellan, Iturza, Titin III.a, Beloki, Arretxe, Mendia, Satrustegi eta Retegi II.ak osatutako taldea Venezuelarantz abiatu zen gure pilota kontinente hartan sustatzeko asmoz. Karakaseko Euskal-Etxeko frontoian jokatu ziren sei partidu, Telebistak zuzenean eskaini zituen. ASEGARCEko pilotarien biraren azken partiduan, Venezuelako Presidentea zen Rafael Calderak egin zuen ohorezko sakea
1994/01/22
ASEGARCEK ERABAT ASMATU BINAKAKO TXAPELKETAN
Titin III.a eta Arretxek Gasteizko Ogeta pilotalekuan jolastutako binakako txapelketaren finalean 22-14 irabazi zioten Retegi II eta Belokik osatutako bikoteari. ASEGARCEko lau pilotariak finalera iritsi ziren txapelketa gogorra jokatu ondoren. Oso final ederra izan zen, sarrerak agortuta, Errioxako zaleak erotuta eta Titin III.a pilota historian sartu zen. 41 urte iragan ziren Errioxak binakako txapedun bat ez zuela.

1994/01/22
AUDIENTZIA ERREKORRA TELEBISTAN
ETBk eta TVEk eskainitako Retegi II.a-Beloki eta Titin III.a-Arretxeren arteko binakako txapelketaren finalak, 4 milioi ikusle izan zituen, telebistaz eskeinitako partiduen historian zehar errekor berria ezarriz.

1994/01/19
ASTORE, ASEGARCEKO PILOTARIEN KIROL-JANTZI MARKA
Kirol jantziak egiten dituen Astore etxeak Asegarceko pilotariak jantziko ditu.
Pilota historian tankera honetako lehendabiziko akordioa dugu honako hau, hots, pilotari guztiak jantzi berberak eduki, era moderno

1994/01/19
JUAN PABLO, TXAPELDUN BERRIA, PALISTEN TALDERA GEHITZEN DA
Errioxako atzelaria afizionatu mailan dena irabazi ondoren, profesionaletara pasa zen Asegarceren eskutik. Bere tituluen artean hauek nabarmendu daitezke: 1992ko Bartzelonako Olinpiadetan urrezko domina, 10 aldiz Espainako Txapelduna, 2 aldiz Munduko Txapelduna.

1993/12/21
ASEGARCE PILOTA PROFESIONALAREN IRUDI ESKUBIDEEN JABE BIHURTU ZEN
Asegarcek Empresas Unidasen publizitate eta irudi eskubideak eskuratu zituen. Hilabete batzu lehenago xistera eta pala profesionala eramaten zuen Eusko Basque enpresarekin hitzarmena sinatu zuen Asegarcek bere irudi eskubideak lortuz. Honela, enpresak profesional mailako esku, xistera eta palazko modalitateetan irudi eskubide guztiak hartu zituen.esklusibaz.

1993/12/03
BERGARA II.A, 20 URTE PROFESIONALETAN
Salvador Bergara, 19 urte eta sortzi hilabete pilotari profesional gisa aritu ondoren uztea erabakitu zuen meniskoko zoritxarreko lesio bat dela eta.
Harrez geroztik Asegarceko piloarien taldearen zuzendari teknikoa da.
Pilota profesionalean partidu gehien jokatu duen pilotaria izan omen da Bergara II.a.
Izan ere, 41 urte dituela uzten dio pilota jokatzeari osotara 2.180 norgehiagoka inguru jokatuta, urteko 110 partida direla.

1993/11/20
EUSKAL PILOTA ZABALDU EGITEN DA
Beste lurraldeetan pilota zabaltzeko asmoz Asegarcek Espainiako 1. Mailako binakako txapelketako Salaberria-Elkoro vs. Urionaguena-Zezeaga partidua Valladolid hirira darama.

1993/11/05
IRABAZLE BIKAIN BAT ASEGARCERA HELTZEN DA
Oscar Insaustik, afizionatu mailan dena irabazi duena, Asegarcerekin fitxatzen du eta aro profesional berrian sartzen da.

1993/08/14
BILBOKO CLUB DEPORTIVOKO PILOTALEKUAREN BERRINAUGURALDIA
Pilotalekua gainezka eginda eta kirol eta artez egindako ikuskizun handi batez Asegarce Bilboko Club Deportivoko pilotalekuan lanean hasten da.
Eraikinaren barnealdea erabat berritu ondoren, munduko palista profesionalen talde bakarraz arduratzen da Asegarce bere 45 eskuzko pilotariekin bat eginez.

1993/07/04
RETEGI II.A, ASEGARCEKO LEHENENGO ESKUZ BANAKAKO TXAPELDUNA
Julian Retegi Barberia, Retegi II.a, Eskuz Banakako finalean 22 eta 19 emaitzaz Galarza III.a mendean hartzen du, Asegarceko ibilbide motzaren barruan lehendabiziko buruz buruko txapelketa lortuz.
Retegirentzat 11. banakako txapela suposatzen du bere palmaresean azkena delarik.

1993/06/30
ASEGARCEK REUR ENPRESA EROSTEN DU
Eskulari eta Pilotaberri enpresak biltzen dituen Reur elkartearen kudeaketa Asegarcera pasatzen da.
Jose Mª Fraile eta Juan Ignacio Retegik, Reurren jabeak, pilotari, pilotaleku, irudi eta publizitatearen eskubideak Asegarceri uzten dizkiote.

1993/06/11
IÑAKI ASEGINOLAZA MEMORIALEA
Asegarcek, Euskadiko Pilota Federakuntza eta Ikaspilotarekin batera enpresaren sortzaile izan zenari homenaldi-memorialea antolatzen du Zarautzen.
Ekitaldi honetan zonaldeko 300 pilotari gazte inguru parte hartu zuten Asegarceko pilotari profesionalak lagun zituztela.
1993/03/27
ASEGARCEREKIKO BELOKIREN ESTREINALDIA PROFESIONALETAN BARTZELONAN
Beste lurraldeetan pilota zabaltzeko egitasmoa gauzatzeko, Asegarcek Belokiren debuta Bartzelonako Vall dŽHebrón pilotalekuan gauzatu zuen.

1993/03/21
ALUSTIZA ETA MAIZ II.AK LEHENENGO TXAPELA EMATEN DIOTE ASEGARCERI
Martin Alustiza eta Antxon Maiz izan ziren enpresari txapelik eman zioten lehenengoak. Egun horretan Gasteizko Ogeta pilotalekuan Espainiako Binakako Txapelketaren finalean 22-20 emaitzaz irabazi zieten Titin III.a eta Arretxeri.

1993/03/18
BELOKIK ASEGARCEREKIN FITXATU ZUEN
Ruben Belokik, 1992eko Bartzelonako Olinpiadetan txapelduna eta 1992eko 2. mailako Eskuz Banakako txapelduna Asegarcerekin lotu zuen kontratua izenpenpetu zuen. 18 urte besterik ez zituela eta pilotako izar bihurtu zuen bere burua. Berarekin batera bere laguna den Armendarizek ere, kontratua sinatu zuen eta guzti hau iragarri zuen prentsaurrekoan Iñigo Salbidea gerente gisa aurkezten zuten jokatzeari utzi ziolarik.

1993/02/23
IÑAKI ASEGINOLAZA, ASEGARCEKO LEHEN PRESIDENTEA ZENA, HIL EGITEN DA
Burmuinetako odoljario batek jota, Nafarroako Unibertsitateko klinikan hil zen Iñaki Martin Aseginolaza Azkargorta 43 urte zituela. Bizkaiko Elorrion jaioa eta bi seme-alaben aita, Iñaki Aseginolaza enpresari argia zen eta Asegarce enpresa sortuz euskal pilotaren berritzearen eragile nagusietarikoa bihurtu zen.

1993/02/05
ASEGARCEK ERRIOXA-NAFARROA ETA EUSKAL KLUBEN III. LIGA BABESTEN DU
Euskal Pilota bultzatu asmoz, Asegarcek afizionatu mailan txapelketarik garrantzitsuenaren III. edizioa babesten du. Urte horretan hainbat modalitatetan 67 klubek parte hartu zuten.

1993/02/03
PILOTA HISTORIAN LEHENDABIZIKO BABESLE-HITZARMENA SINATU ZUEN ASEGARCEK
Destilerias Viana-k (La Navarra) Asegarcek antolatuko zuen edozein kirol ekintza babesteko hitzarmena sinatu zuen.
Iñaki Burutxagak, Asegarceko zuzendari nagusia, Destilerias Viana-ko burua zen Juan Ignacio Velascorekin hitzarmena egiterakoan, honako adierazpenak egin zituen:
" Merkatuko indartsuenetarikoa izanik eta gainera, pilotaren alde gogor egiten duen enpresa batekin hitzarmen hau sinatzea, historian ekintza aparta dugu gaurko ekitaldi hau. Izan ere, bat egite honek goi mailako beste kirolen parean jartzen du pilota."

1993/01/24
IRAZOLA 2. MAILAKO ESKUZ BANAKAKO TXAPELDUNORDEA
Juan Luis Irazola, final batean parte hartu zuen Asegarceko lehenengo pilotaria izan zen.
1993ko urtarrilaren 24an, igandea, Donostiako Anoeta pilotalekuan Ruben Belokren aurka jokatu zuen, azken honek irabazle bere burua izendatu zuela , 22-10 irabazita.

1992/11/07
FRONTON SAIOA NAFARROARA IRISTEN DA
Fronton saioa Nafarroarako emankizunak egiten hasten da. Horrekin batera TVEko nazioarteko kanalaren bidez ere emititzen da programaren zabaltzea bieztatzen delarik.

1992/09/19
FRONTON PROGRAMAREN LEHENENGO EMANKIZUNA
ASEGARCEk ekoiztutako telebistako FRONTON saioaren lehendabiziko emankizuna eskaini zuen.
Errioxako Baños de Rio Tobia herritik egin zen erretransmisioa eta, "Barberito" torneoko aurreneko finalaurrekoa zen. Salaberria-Santi bikoteak 22-20 irabazi zion Gorostizak eta Bernako osatutakoari.
FRONTON saioa, TVEko La 2 katean Euskal Autonomia Elkartea eta Errioxarako emititzen zen, eta Tino Rey kazetaria eta Iñigo Salbidea pilotariak izan ziren orduko esatariak.

1992/09/13
TITIN III.AREN DEBUTA
Titin III.ak debuta egiten zuen pilotari profesionala gisa Asegarcen.
Augusto Ibañez Sacristanek, Tricioko Titindarren pilotari sendiaren kideak, Baños de Rio Tobian egin zuen debuta, pilotalekua gainezka eginda.
Bengoetxea IV-Berna 22
Titin III-Maiz II 21

1992/09/06
JOKU OLINPIKOETAKO URREZKO DOMINADUN GOROSTIZAK, DEBUTA EGIN ZUEN
1992ko Bartzelonako Ollinpiadetan urrezko domina eskuratu zuen Jose Angel Balanza, "Gorostiza", pilotari afizionatuak, profesionaletara jauzi egin zuen. Ceniceron izan zen partida..
Bengoetxea IV-Maiz II 22
Gorostiza-Errandonea 16

1992/07/17
ASEGARCEKO PILOTARIEN TALDEAREN AURKEZPENA
Asegarceko pilotarien taldea, Abadiñoko Euskadiko Pilota federakundeko egoitzan aurkeztu zen.
Orduan enpresako presidentea zen Iñaki Aseginolazak, honako adierazpen hauek egin zituen:
"Pilotarako egun handia da gaurkoa. Lan gogorra egin eta diru asko jarri behar izan dugu enpresa hau martxan jartzeko, eta etorkizunean askoz ere handiagoa izango den enpresa landu nahi dugu. Pilotariak ahalik eta lasterren jokatzen hasteko irrikian gaude."

1992/07/17
ASEGARCEKO LEHEN PILOTA JAIALDIA
Asegarceko lehenengo pilota jailadia, Zornotzako Amorebieta VI.a pilotalekuan izan zen. Televisión Española-k erretransmititu zuen eta aritu ziren pilotariak hauexek izan ziren:
Bengoetxea IV-Salbidea 18
Ariznabarreta-Maiz II 22
--------------------------------
Bergara II-Errandonea 22
Alustiza-Arretxe 15
Jarrai Gaitzazu: