PRIBATITATEKO POLITIKA

Honako oharraren bidez, BAIKOPILOTA.EUS-ek (aurrerantzean BAIKO KIROLA S.L.) 48001 Bilboko Uribitarte kaleko 18 zenbakian helbide soziala duela, WEB site honen erabiltzaileei NORBERAREN DATUEN BABESAREN POLITIKA-z argibidea ematen die.


Norberaren Datuen Babesaren abenduko 13ko 15/1999 Legea beteaz, erabiltzaileek emandako norberaren datu oro arduradun eta jabea den BAIKO KIROLA S.L.-ren datu pertsonalen fitxategian sartuko direla jakin arazten da. Aldi berean galdeketetan eskatzen diren datuak eman eta bidaltzeko ados egotekotan, erabiltzaileak datuok enpresaren fitxategi automatizatuan sartu eta tratatzeko baimena ematen dio BAIKO KIROLA-ri, hala nola, site honetan eskaintzen ala eskainiko liratekeen zerbitzuen erabilpen edota partehartzeagatik sor daitekeen informazioa.


Kontrakorik agintzen ez bada, galdeketetan agertzen diren datu guztiak betetzea beharrezkoa izango da, gaur egungo, zehatz, osorik eta egiazko informazioa izan beharko delarik. Emandako informazioa egia denaren ardura eta eguneratzea, bidezkoa denean, erabiltzaileari dagozkio, BAIKO KIROLA-ri edonolako aldaketa jakinarazi behar izango diolarik.


Emandako datuak ezin izango dira jarraian agertzen diren helburuetarako baino erabili, horrexetarako beharrezkoak ez direnean berehala ezeztatuta izango direla.


Erabiltzailearen datuen bilketa eta tratamendu automatizatuaren xedeak honako hauek dituzu: gure produktu eta gaiei buruzko informazioa egunean jakinaraztea, hala nola beraiei dagozkien berrikuntzak luzatzea; zure baimena aurretik eskatuta, gure WEB siteren agertzen diren produktuak bidaltzea; zure zalantzak argitu eta mezuak hartzea; BAIKOPILOTA.EUS-en produktuei buruzko zure iritziak jasotzea, edota gure site aldiro egin ditzakegun zozketa eta sustapen kanpainetan parte hartzea.


BAIKO KIROLA S.L.-k hartzen duen Norberaren Datuei dagokien informazio osoa, bapestekotasun osoz tratatzen da, une oro sekretu profesionalaren beharra errespetatuz. Jasotako datu pertsonalak beste inori ez zaizkio inolaz ere emango, ezta BAIKO KIROLA S.L. dagoen Taldeko beste erakundeari ere.


BAIKO KIROLA S.L.-k Norberaren Datuak babesteko legeak eskatzen dituen segurtasun maila guztiak ezarri ditu eta eskura dituen bitarte eta baliabide tekniko guztiak ipini ditu emandako Datu Pertsonalen galera, erabilpen gaiztoa edota aldatzeko aukera ekiditzeko.


Zeuk, Pribatitateko Politika hau onartuz, Merkataritza Elektronikoa eta Informazioko Gizarteko Zerbitzuen 34/2002 Legearen 21 artikuluaren arabera, BAIKO KIROLA S.L.-k zuri helbide elektronikoa edota beste bide elektronikoaren bitartez publizidade zein merkatal komunikazioak igortzeko baimena ematen duzu.
Baimena bertan behera gera daiteke erabat dohainik eta nahi duzun unean
baikopilota@baiko.eus helbidera mezu bat igorriz.


Erabiltzaileak BAIKO KIROLA S.L.-ren fitxategietan berari dagokion informazioan sartzeko eskubidea du baikopilota@baiko.eus-era mezu bat bidaliz, akatsak zuzendu, ezabatu edota informazioaren tratamenduari ezetz esateko.


Aukera hori sinatutako eskutitzaren baten bidez ere gauza daiteke, N.A.N.aren kopia gehituta, eta fitxategiaren jabea den BAIKO KIROLA S.L.-k 48001 Bilboko Uribitarte kaleko 18an duen gizarte-egoitzara zuzenduta.
BAIKO KIROLA S.L.-k Datuen Babesaren Politika bere irizpidearen arabera aldatzeko eskubidea gordeta du, legean, legejakintzan zein enpresa ihardueran aldaketaren batek eraginda. BAIKO KIROLA S.L.-k aldaketaren bat sartzekotan, kokagune honetantxe argitaratuko luke testu berria erabiltzaileak datuen babesteko politika ezagutzeko parada edukiko duelarik. Edozein kasutan, erabiltzaileekiko harremana kokagunera sartzen den unean ezarrita diren arauen arabera gauzatukoda.