Albisteak
Eskirozek Baikorekin duen kontratua berritu du
29/06/23 14:25

Baiko Pilota eta Iosu Eskiroz akordio batera iritsi dira eta beste bi urtez luzatu dute kontratua.
Makirriaingo atzelariak 2018ko maiatzean egin zuen debuta Iruñeako Labriten, eta profesionaletan daramatzan bost denboraldietan bi aldiz lortu du Promozio mailako Binakako Txapelketa irabaztea. Azken txapela aurten jantzi du Larrazabalekin batera Labriten jokatutako finala irabazi eta gero.
Eskirozek ostiral honetan bertan jokatuko du Erratzun Peña II.arekin batera, Larrazabal-Imaz bikotearen aurka.
Jarrai Gaitzazu: