Albisteak
OLAIZOLA II.AK ZAINTIRATUA BAINO EZ DAUKA
31/01/12 16:21

Aimar Olaizola goiz honetan Tolosako Nº Sª de La Asuncion klinikatik pasa da erresonantzia bat egitera eta aurrez pentsatutako larritasuna ez dauka bere lesioak. Haustura izan beharrean zaintiratu bat baino ez dauka eskubiko ankaren iskiotibial giharrean. Gauzak horrela, errekuperazioa arinago eta errezagoa izango da eta gutxi gora behera hamabost egun barru berriro ere kantxetan egon ahal izango da.
Bestalde Oier Zearra Gasteizko La Esperanza klinikan egon da goizean erresonantzia bat egiten eta zuntz haustura ikusi dute gihar borobil txikian, sorbaldaren gihar zabal dorsalean alboan. Asteartean, hilak 19, ekografia bat egingo diote haustura horren neurria zehazteko.
Azkenik esan Belokik eskubia minduta daukala eta bost bat egun atsedena hartzen eman beharko du. Beraz 19an San Mateoko torneoan jokatu behar zuen partiduan Peñagarikano arituko da bere ordez.
Jarrai Gaitzazu: