Albisteak

TALDEA ETA DEBUTATU EGINGO DUTENEN AURKEZPENEK ASEGARCEKO DEBAKO KONZENTRAZIOA ZABALDU DUTE

31/01/12 16:24

TALDEA ETA DEBUTATU EGINGO DUTENEN AURKEZPENEK ASEGARCEKO DEBAKO KONZENTRAZIOA ZABALDU DUTE

Pilotarien argazki ofizialerako saioak Asegarce Debako Deba Aisia hotelean disfrutatzen ari den kontzentrazioa ireki du. Ekitaldi horretan taldean jokatzen arituko diren Rico IV.a eta Albisu pilotarien aurkezpena ere gertatu da.

Espedizioa atzo arratsaldez heldu zen eta batzuk ziztu bizian ekin zieten hotelak eskeitzen dituen talasoterapia zerbitzuei. Honela, Berasaluze VIII.a, Iza, Arretxe II.a edota Rico IV.a jakuzzi eta saunez disfrutatzen aritu ziren, Begino, Leiza eta Argotek lehen hondartzako txangoa egin zuten bitartean.

Era berean 2010-2011ko denboraldirako Astore ekipamendu ofizialaren ikusi ahal izan da nolabaiteko "pasarella" batetan, non pilotariak zein teknikariak zenbait arropaz jantzita -jokatzeko kamiseta berriak, praka motzak eta kaleko poloak- ibili diren.

Biharko bestelako ekitaldiak daude aurreikusita, esaterako, lesioak tratatzeko fisioterapiari buruzko hitzaldi bat eta Debako pilota eskolako mutiko-nesken arteko txapelketa, Asegarceko pilotariak botileroak izango direla.